Espainiako futbol liga txapelketa
Espainiako Futbol Liga Txapelketa (La Liga) Espainiako futbol txapelketa garrantzitsuena da, 5 mailaz osatua. Mailarik garrantzitsuena lehen maila da, 20 futbol talde profesionalez osatua eta 1929. urtean sortua; urte hartaz geroztik, urtero jokatzen da irailetik eta ekain arte. Profesionalen Futbol Ligak (PFL) antolatzen du.
Espainiako futbol liga La Liga | |
---|---|
Antolatzailea | Liga Nacional de Fútbol Profesional |
Konfederazioa | UEFA |
Sorrera | 1928-29 |
Eremua | Espainiar Estatua |
Taldeak | 20 |
Garaipen gehien | Real Madril (36 Liga) |
Txapelduna | Real Madril (2023-24) |
Webgunea | www.lfp.es |
Ezaugarriak
aldatuLigako sailkapen nagusiko lehenengo lau taldeak UEFAko Txapeldunen Ligarako sailkatzen dira; eta bosgarren eta seigarren sailkatuek, berriz, UEFA Koparako sailkapena lortzen dute. Sailkapeneko azken hirurak bigarren mailara jaisten dira.
Munduko liga onenetakoa kontsideratzen da taldeek duten mailagatik eta bertan jokatzen duten futbolariengatik. Espainiako Ligaren lehen mailan, France Football kirol aldizkari frantsesak ematen duen Urrezko Baloia sariaren irabazle ugari aritu dira, besteak beste: Alfredo Di Stéfano, Raymond Kopa, Luis Suárez, Johan Cruyff, Hristo Stoitchkov, Ronaldo, Zinedine Zidane, Rivaldo, Luís Figo, Michael Owen, Ronaldinho eta Fabio Cannavaro. Azken urteetan Lionel Messik eta Cristiano Ronaldok lortu dute sari hori.
Liga ez da Espainian jokatzen den futbol txapelketa bakarra; izan ere, urtero Espainiako Errege Kopa jokatzen da. Bi txapelketa horien irabazleen artean, abuztuan, Espainiako Superkopa jokatzen da.
Lehen mailako tituluen irabazleak
aldatu1929an sortu zenez geroztik, 59 futbol taldek parte hartu dute lehen mailan, eta horietatik 9 taldek baizik ez dute lortu liga irabaztea:
|
|
| |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
|
|
|
|
|
|
Taldea | Garaipenak | Urteak |
---|---|---|
Real Madril | 36 | 1931-32, 1932-33, 1953-54, 1954-55, 1956-57, 1957-58, 1960-61, 1961-62, 1962-63, 1963-64, 1964-65, 1966-67, 1967-68, 1968-69, 1971-72, 1974-75, 1975-76, 1977-78, 1978-79, 1979-80, 1985-86, 1986-87, 1987-88, 1988-89, 1989-90, 1994-95, 1996-97, 2000-01, 2002-03, 2006-07, 2007-08, 2011-12, 2016-17, 2019-20, 2021-22, 2023-24 |
Bartzelona Futbol Kluba | 27 | 1928-29, 1944-45, 1947-48, 1948-49, 1951-52, 1952-53, 1958-59, 1959-60, 1973-74, 1984-85, 1990-91, 1991-92, 1992-93, 1993-94, 1997-98, 1998-99, 2004-05, 2005-06, 2008-09, 2009-10, 2010-11, 2012-13, 2014-15, 2015-16, 2017-18, 2018-19, 2022-23 |
Atletico Madril | 11 | 1939-40, 1940-41, 1949-50, 1950-51, 1965-66, 1969-70, 1972-73, 1976-77, 1995-96, 2013-14, 2020-21 |
Athletic | 8 | 1929-30, 1930-31, 1933-34, 1935-36, 1942-43, 1955-56, 1982-83, 1983-84 |
Valentzia | 6 | 1941-42, 1943-44, 1946-47, 1970-71, 2001-02, 2003-04 |
Real Sociedad | 2 | 1980-81, 1981-82 |
Betis Balompié | 1 | 1934-35 |
Sevilla FC | 1 | 1945-46 |
Deportivo de La Coruña | 1 | 1999-00 |
Euskal taldeak Espainiako ligan
aldatuLigaren bultzatzaile nagusia euskal talde bat izan zen, Getxoko Arenas hain zuzen ere. Denboraldi guztietan izan da euskal talde bat gutxienez maila nagusian eta azken denboraldietan bost ere aritu izan dira sarri. Hona hemen maila nagusian parte hartu duten euskal taldeen zerrenda:
# | Taldea | Garaipenak (2023-24) |
Denboraldiak (2023-24) |
---|---|---|---|
1 | Athletic | 8 | 93 (guztiak) |
2 | Real Sociedad | 2 | 77 |
3 | Osasuna | 0 | 42 |
4 | Deportivo Alavés | 0 | 17 |
5 | Getxoko Arenas | 0 | 7 |
Eibar | 0 | 7 | |
7 | Real Unión | 0 | 4 |
Mailak
aldatuGizonezkoak
aldatuLehen mailako taldeen kopurua aldatuz joan da historian zehar. Gainerako mailetan multzoen kopuruak ere desberdinak izan dira. Baina orokorrean hartuta honako hau izan da Espainiako Liga txapelketaren maila desberdinen antolaketa:
1928 | 1929 | 1977 | 2021 |
---|---|---|---|
Lehen maila | Lehen maila | Lehen maila | Lehen maila |
- | 2. maila | 2. maila | 2. maila |
- | 3. maila | 2.B maila | 1. RFEF |
- | - | 3. maila | 2. RFEF |
- | - | - | 3. RFEF |
- | Erregionalak¹ |
- ¹ Erkidego edota probintzia bakoitzeko Erregionalak garai desberdinetan abiatu ziren, bateren bat 1930. hamarkadan, gehienak 1950. hamarkadaren inguruan
Espainiako futbol ligak maila hauek ditu 2021-22 denboralditik aurrera:
- Lehen maila (La Liga) (20 futbol taldeko multzo bat)
- Bigarren maila (22 futbol taldeko multzo bat)
- 1. maila RFEF (20 futbol taldeko 2 multzo)
- 2. maila RFEF (18 futbol taldeko 5 multzo)
- 3. maila RFEF (16 futbol taldeko 18 multzo)
- Erregional mailak (37 multzo)
Emakumezkoak
aldatu1988 | 2000 | 2011 | 2019 | 2022 |
---|---|---|---|---|
Lehen maila | Superliga | Lehen maila | Lehen maila | Lehen maila |
- | 1. Nazionala | Bigarren maila | Bigarren maila | 1. Federazioa |
- | - | - | 1. Nazionala | 2. Federazioa |
- | - | - | - | 1. Nazionala |
Erregional mailak: Euskal Liga eta Nafarroako Liga |
Espainiako futbol ligak maila hauek ditu 2022-23 denboralditik aurrera:
- Lehen maila (16 futbol taldeko multzo bat)
- Lehen Federazioa (16 futbol taldeko multzo bat)
- Bigarren Federazioa (16 futbol taldeko 2 multzo)
- Lehen Nazionala (14 futbol taldeko 7 multzo)
- Erregional mailak
Kanpo estekak
aldatu- (Gaztelaniaz) Webgune ofiziala