Joan Lurgabea
Joan Ingalaterrakoa (Oxford, 1166ko abenduaren 24a – Newark-on-Trent, Nottinghamshire, 1216ko urriaren 19a), Joan Lurgabea[1][2] (ingelesez: John Lackland, frantsesez: Jean Sans Terre) ezizenez ezaguna, Ingalaterrako erregea eta Akitaniako dukea izan zen 1199 eta 1216 bitartean. Haren agintaldian geratu zen Lapurdi Akitaniako dukerriaren barnean, eta bera errege zelarik hornitu zen Baiona hiri-gutun berri batez (1215).
Bizitza
aldatuAita Henrike II.a Ingalaterrakoa eta ama Leonor Akitaniakoa zituen. Filipe Augusto Frantziako erregearen laguntzaz, aitaren eta bere anaia Rikardo I.aren aurkako saioak egin zituen, eta Ingalaterrako errege izendatu zuten azken hau oinordekorik gabe hil zenean, bere iloba Artur Bretainiako dukearen kaltetan.
1202. urtean, Filipe Augusto Frantziakoak Normandia, Anjou, Maine, Turena eta Poitou gabe uztea deliberatu zuen, Elisabet Angulemakoa berekin eramateagatik (orduan hasi zitzaion Lurgabea esaten Frantzia aldean). Filipe Augustok Normandia konkistatzeari ekin eta Arturren esku utzi zuen gainerako lurraldeak hartzeko kargua. 1203. urtean Joan Lurgabeak berak hil zuen Artur, eta Bretainia gabe geratu zen, bertako matxinadari ezin eutsi izan ziolarik. Ondoko urteetan Normandia (1204) eta Turena (1205) galdu zituen.
Aldi berean, 1204-1206ko Guiena eta Lapurdiko krisiari aurre egin behar izan zion, Gaztelako Alfontso VIII.ak Nafarroako Erresuma inbaditzeko eta Guiena mendean hartzeko abian jarritako kanpainaren ondorioz. Horretarako, hitzarmen bat lotu zuen Antso VII.a Nafarroako erregearekin, gaztelarren aurka elkarren arteko defentsa eta Baiona, Nafarroa eta Akitaniaren arteko sinergia segurtatuz.
Bere agintaldiko azken urtean sinatu zuen errege agintearen mugak zehazten zituen Magna Carta (1215).
Ezkontza eta seme-alabak
aldatu1189an Elisabet Gloucesterkoarekin ezkondu zen, baina ez zuten seme-alabarik izan eta ezkontza baliogabetzeko eskatu zuen.
1200an Elisabet Angulemakoarekin ezkondu eta bost seme-alaba izan zituzten:
- Henrike (1207-1272), oinordekoa.
- Rikardo (1209-1272), Cornwallgo dukea.
- Joana (1210-1238), Alexandro II.a Eskoziakoarekin ezkondu zena.
- Elisabet (1214-1241), Frederiko II.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoarekin ezkondu zena.
- Leonor (1215-1275), Gilen Marshal Pembrokekoa eta Simon Montfortekoarekin ezkondu zena.
Genealogia
aldatuErreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2014/11/14 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Aurrekoa Rikardo I.a Ingalaterrakoa |
Ingalaterrako erregea 1199–1216 |
Ondorengoa Henrike III.a Ingalaterrakoa |
Aurrekoa Rikardo I.a Ingalaterrakoa |
Akitaniako dukea 1199–1216 |
Ondorengoa Henrike III.a Ingalaterrakoa |