Lotaringia
Lotaringia[1] (latinez: Lotharii Regnum) Lotario II.aren erresuma izan zen, Herbehereak, Renaniako mendebaldea, gaur egungo Frantzia eta Alemaniaren arteko mugan dauden lurrak eta Suitzako mendebaldea hartzen zituena. Lotario II.a Karolingiar enperadorea eta Karlomagnoren birbiloba zen, eta erresuma Verdungo (843) eta Prümeko hitzarmenen ondorioz jaso zuen. 960. urteaz geroztik Lotaringia Garaia (Lorrena bihurtu zena) eta Lotaringia Beherea (Brabanteko Dukerri bihurtu zena) eskualdeetan banatu zen Lotaringia[2].
Lotaringia Lotharii Regnum | |||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
855 – 965 | |||||||||
Oinordetzako monarkia | |||||||||
Geografia | |||||||||
Kultura | |||||||||
Hizkuntza(k) | Latina, germaniar eta erromantze hizkuntzak | ||||||||
Erlijioa | Katolizismoa | ||||||||
Historia | |||||||||
Prümeko Ituna | 855 | ||||||||
Bruno Koloniakoaren heriotza | 965 | ||||||||
|
Historia
aldatu843ko Verdungo Hitzarmenaren ondorioz, Lotario I.ak Erdialdeko Frantzia jaso zuen, Ipar itsasotik Italiaraino zihoan lur zerrenda luzea, Mendebaldeko eta Ekialdeko Frantziaren artean kokatua. Elkarren artean lotzeko zailak ziren lurralde batzuek osaturik zegoen, eta Lotario 855ean hil ondoren, haren semeen artean banatua izan zen:
- Luis II.a Italiakoak (†875) koroa inperiala eta Italia jaso zituen
- Lotario II.ak (†869) iparraldeko zatia oinordetu zuen, Lotaringia deitutakoa, Frisiatik Suitzaraino zihoana.
- Karlos Proventzakoak (†863) Burgundia Beherea jaso zuen[3].
Hasierako Lotaringiak honako lurralde hauek hartzen zituen:
Erreferentziak
aldatu- ↑ Euskaltzaindia. (2016-05-17). 154. araua: Europako eskualde historiko-politiko nagusiak. .
- ↑ Lur entziklopedietatik hartua.
- ↑ Carolingian Kings of Middle Franks (Francia Media / Italy). historyfiles.co.uk (Noiz kontsultatua: 2016-05-17).