Valentina Terexkova: berrikuspenen arteko aldeak
No edit summary |
No edit summary |
||
1. lerroa: | 1. lerroa: | ||
{{Biografia_infotaula_automatikoa}} |
{{Biografia_infotaula_automatikoa}} |
||
Valentina Terexkova ({{lang-ru|Валенти́на Влади́мировна Терешко́ва}}; Bolshoje Maslennikovo, [[Jaroslavl oblasta]], [[Errusiako Sobietar Errepublika Sozialista Federatiboa|Errusiako SESF]], [[1937]]ko [[martxoaren 6]]a - ) [[sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna|sobietar]] [[astronauta|kosmonauta]] da, historian lehen aldiz espaziora irtendako emakumea [[Vostok 6]] [[espazio ontzi|espazio-ontzian]] [[1963]]ko [[ekainaren 16]]an. Lehen emakumezkoa izateaz gain lehen zibila ere izan zen, haren aurretik espaziora joandako guztiak militarrak baitziren. 1963ko lehen bidaian ia hiru egun eman zituen, eta denbora-tarte horretan, 48 orbita osatu zituen Lurraren inguruan<ref>{{Erreferentzia|abizena=Berria.eus|izenburua=Tereshkhova eta Ride, antzekoak eta desberdinak|hizkuntza=eu-ES|url=https://www.berria.eus/paperekoa/2173/038/002/2018-06-22/tereshkhova_eta_ride_antzekoak_eta_desberdinak.htm|aldizkaria=Berria|sartze-data=2018-08-10}}</ref>. |
|||
== Bizitza == |
== Bizitza == |
12:56, 14 otsaila 2020ko berrikusketa
Valentina Terexkova (errusieraz: Валенти́на Влади́мировна Терешко́ва; Bolshoje Maslennikovo, Jaroslavl oblasta, Errusiako SESF, 1937ko martxoaren 6a - ) sobietar kosmonauta da, historian lehen aldiz espaziora irtendako emakumea Vostok 6 espazio-ontzian 1963ko ekainaren 16an. Lehen emakumezkoa izateaz gain lehen zibila ere izan zen, haren aurretik espaziora joandako guztiak militarrak baitziren. 1963ko lehen bidaian ia hiru egun eman zituen, eta denbora-tarte horretan, 48 orbita osatu zituen Lurraren inguruan[1].
Bizitza
Maslennikovon jaioa, Errusiako gaur egungo Jaroslavl oblastan jaioa. Eskola ostean gurpil fabrika batean lan egin zuen ingeniaritza ikasten hasi aurretik. Aurrekoez gain jausgailuz saltoak egiten ere aritu zen. 1962. urtean emakume kosmonauta elkarterako aukeratu zuten. 400 aurkeztu ziren arren bostek bakarrik lortu zuten lekua (Tatiana Kuznetsova, Irina Soloviova, Zhanna Jerkina, Valentina Ponomariova eta Terexkova bera) eta bera espaziora irteteko lehen emakumea izateko.
26 urte zituela 1963. urteko ekainaren 16an Vostok 6 espazio-ontzian lehen emakumezkoa izan zen, baita lehen pertsona ez militarra, espazioratzen. Bere misio artarako ezizena Txaika (Чайка) izan zen, euskarazko kaio izeneko hegaztia. Bere portaerarekin ados ez zegoenez Sergei Koroliov misioko zuzendariak Vostok 6-aren eskuzko kontrolen erabilera debekatu zion, nahiz eta misioko betebeharretan azaldu. 19 urte pasa ziren beste emakume batek, Svetlana Savitskaiak (sobietarra hau ere), lurreko orbitara iristeko. Valentinarekin aukeratuak izan ziren beste 4 emakumeek ez zuten Terexkovaren aukera izan.
1963. urteko azaroaren 3an Andrian Nikolaevekin (1929-2004) ezkondu zen eta hurrengo urtean bere alaba Elena erditu zuen (1964). 1982. urtean dibortziatu zen bigarren aldiz 1999. urtean ezkonduz Xapoxnikov doktorearekin (1999 urtean hil zen azken hau).
Historian bere izena idatzi ostean Valentina Zhukovskiko Aire Armadako Akademian ikasketetan aritu zen 1969. urtean ingeniaritza espazialean titulua lortu zuen artean. Emakume kosmonauten taldea desegin zen ostera. 1977. urtean ingeniaritzako doktoratua lortu zuen. Gainditu zituen erronkak zela eta zenbait kargu politiko burutu zituen: 1966-1974 boladan Sobietar Goreneko kide izan zen, 1974-1989 urte tartean Sobiet Goreneko Presidiumean parte hartu zuen eta 1969tik 1991 arte Alderdi komunistako Komite Nagusian iraun zuen. 1997an erretiratu zen azkenik Aire Armadatik eta baita Kosmonauta zerbitzutik.
Erreferentziak
- ↑ Berria.eus. «Tereshkhova eta Ride, antzekoak eta desberdinak» Berria (Noiz kontsultatua: 2018-08-10).
- 1937ko jaiotzak
- Gizabanako biziak
- Errusiako militarrak
- Sobietar Batasuneko politikariak
- Sobietar Batasuneko militarrak
- Sobietar Batasuneko hegazkinlariak
- Sobietar Batasuneko kosmonautak
- Sobietar Batasuneko Heroiak
- Emakume hegazkinlariak
- Paraxutistak
- Errusiako politikariak
- XX. mendeko emakumeak
- XXI. mendeko emakumeak
- Leninen Ordena