Ibn Hazm
Itxura
Ibn Hazm | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Kordoba, 994ko azaroaren 7a |
Lehen hizkuntza | arabiera |
Heriotza | Huelva, 1064ko abuztuaren 15a (69 urte) |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Uns al-Qulub (en) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | arabiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | filosofoa, Alfakia, literatoa, poeta eta geografoa |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Influentziak | Ibn 'Abd al-Barr (en) , Dawud al-Zahiri (en) eta Al-Humaydī (en) |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | islama |
Abū Muḥammad ʿAlī ibn Aḥmad ibn Saʿīd ibn Ḥazm (arabieraz: أبو محمد علي بن احمد بن سعيد بن حزم), Ibn Hazm izenaz ezaguna, (Kordoba, 994ko azaroaren 7a - Nieblako taifa, 1064ko abuztuaren 15a[1]), andalustar filosofo, teologo, legelari, historialari, idazle eta poeta izan zen.
Bizitza
Bizitza politiko bizia izan zuen. Abderraman IV.a kalifaren bisirra izan zen. Erbesteratua, politika utzi eta teologia eta zuzenbidea ikasteari ekin zion, non malikismotik zahirismora pasan zen.
Lanak
Bere lanik nagusiena Xàtivan 1023an idatzitako Tawq al-hamama (Usoaren idunekoa) bazen ere, beste 400 liburu idatzi zituen[2]. Hona hemen nagusienak:
- Risāla fī fadl al-Andalus (Al-Andalusen gorazarrerako eskutitza)
- Naqt al-arus (Neskalagunaren brodatua),
- Yamharat ansāb al-arab (Arabiar leinuak)
- Al-fisal fī-l-milal wa-l-ahwā' wa-l-nihal (Erlijio, sekta eta eskolen historia kritikoa)
- Falsāfat al-ajlāq (Izaerak eta jarrera)
- Risālat fī radd ala ben Nagrīla (Ibn Nagrellari eskutitza)
Errreferentziak
- ↑ Ibn Hazm. The Ring of the Dove: A Treatise on the Art and Practice of Arab Love. Trans. A. J. Arberry. Luzac Oriental, 1997 ISBN 1-898942-02-1
- ↑ Scheindlin, R. P. (1998). Ibn Ḥazm (384–456/994–1064). Julie Scott Meisami eta Paul Starkey. Encyclopedia of Arabic Literature. 1. Londres: Routledge. ISBN 0-415-18571-8