Ane Odriozola
Ane Odriozola Cia (Legazpi, Gipuzkoa, 1979ko maiatzaren 7a) idazlea da.
Biografia
Arrasateko Udaleko Herritarren Arretarako Zerbitzuan egiten du lana 2006tik, eta istorioak idaztearen pasioarekin uztartzen du. Turismo ikasketak egin izan ditu ere UNED-en bitartez.
Bere irakur zaletasunaren eskutik etorri zen idazteko premia. Euskaraz zein gaztelaniaz egin izan du. 2018an bere lehen eleberria argitaratzera animatu zen El secreto de Gibola, Legazpiko XX. mende hasierako errealitatea islatzen duena, benetako pertsonaiak fikziozkoekin nahastuz eta egiazko gertaerak egileak asmatutakoekin. Trilogia baten hasiera izango zen hura eta 2020an Gibola baserriaren eta bertako biztanleen historia jarraitu zuen La sombra de Gibola argitalpenarekin. 2021ean heldu zen Conspiración en Gibola, itxiera eman zuen eleberria.
El valle del hierro lana aurkeztu zuen 2024an, jatorrizko bere bailaran girotua eta Mirandaolako ferrerian 1580 gertatutako mirarian oinarritutako istorioa kontatzen dueneleberria.
Lanak
- El secreto de Gibola (2018)
- Gauero hirekin egingo diat amets (2019)
- La sombra de Gibola (2020)
- Conspiración en Gibola (2021)
- El valle del hierro (2024)
Sariak
- 2019an, Gauero hirekin egingo diat amets idazlanarekin, Arrasateko Udalak antolatzen duen Iparragirre Saria irabazi zuen Narratiba Euskaraz modalitatean, beste 15 lanekin lehiatuz
- 2019an, Legazpiko kultur taldeen eskutik Literatura Saria 2019 jaso zuen, Kultur Merezimendu kategorian
- 2019an, Urrike Kontakizun Laburren III. Lehiaketan finalista izen zen
- 2019an, El secreto de Gibola lanarekin misteriozko Eleberri Onenaren Zirkulu Gorri Saria jaso zuen, 400 lan baino gehiagorekin lehian