Mitzy Reyes Juárez
Mitzy Reyes Juárez (Ngiba-Ngigua, Oaxaca) diseinatzaile grafikoa eta diseinu editorialean aditua da. Teki txri natxrixa ku rxi tatxrixa da bere proiektu nagusia. Aiton-amonek kontatzen dute, Chocholteco-Ngiban hizkuntzetan idatzitako lehen haur liburu ilustratu-elebiduna sortu zuen. Bertan, Tamazulam-en, Oaxacan, kontatu diren hiru narrazio biltzen ditu, eta bere lana Mexikoko jatorrizko hizkuntzak zaintzera bideratuta dago.[1]
Ibilbidea
Jaiotzez Tamazulápam del Progreso hiribildukoa da, Ngiba-Ngigua eskualdeko komunitatea.
Diseinu Grafikoko lizentziatura ikasi zuen Unibertsitate Mesoamerikarrean, eta Argitalpen Diseinuko espezialitatea du Arte Ederren Institutu Nazionaleko Diseinu Eskolan.
Bere artea bere komunitateko paisaietan dauden flora eta faunan eta bere arbasoengandik jasotako jakintza zaharren bilketan inspiratuta dago. Ilustrazio-estiloa haurren komikian dago fokatuta, eta hori dela eta, darabiltzan egiturak sinpleak dira eta akuarela eta ilustrazio digitala bezalako ilustrazio-tresnak barneratzen ditu.[2]
2021eko Analogikotik digitalerako foroen bigarren denboraldian parte hartu zuen, Sistema Interaktiboen eta Argitalpen Digitalen Laborategiak antolatutako ekitaldian. Bertan, haurrentzako liburu ilustratuaren proiektua aurkeztu zuen: Teki txri natxrixa ku rxi tatxrixa. Aitona-amonek kontatzen dute.[3]
Lana
"Teki txri natxrixa ku rxi tatxrixa. Aitona-amonek kontatzen dute” argitalpenaren koordinatzailea da”, Chocholteco-Ngiban hizkuntzetan idatzitako lehen haur-liburu ilustratu-elebidunekoa. Tamazulápamen belaunaldiz belaunaldi kontatu diren hiru narrazio biltzen ditu, eta hizkuntza hori ikusaraztea eta balioestea du helburu, komunitatearen ahozko tradizioan dagoen kosmobisioa gordetzeaz gain.[4] Bere komunitateko paisaietan dagoen flora eta faunari eta bere arbasoek jasotako jakintza zaharren bildumari egiten dio erreferentzia, lengoaia propioaren bidez eta bertsio eta ikuspegi garaikidearekin islatzen duena.[5]
2018ko urrian zehar, egunero, "Ngiba hiztegia" izeneko proiektu bat egin zuen. Bertan, hitz elebidun bat iradokitzen zuen eta berorren esanahia ilustrazio batekin lagundu. Horren helburua ngiba hitz egiten den komunitateetako belaunaldi gazteenentzako hurbiltze-guneak sortzea da, izan ere, belaunaldi horiek jada ez zuten hizkuntza hori jaso. Hortaz, horrela azken hiztunen oroimenean gordetako hizkuntza- eta kultura-aberastasuna ezagutu, baloratu eta errespetatzea bilatzen da, zoritxarrez, gaur egun, hizkuntza hori desagertzeko arrisku handian baitago.[1]
2022 eta 2023an “Teki txri natxrixa ku rxi tatxrixa. Aitona-amonek kontatzen dute"[6] hiru hizkuntzatara itzuli zen: Chicahuaxtlako triqui, Cieneguillako chatino eta[7] Santa María Ocotepeceko ayöök.[8]
Erreferentziak
- ↑ a b «0226_Rexistencia - Vocabulario ngiba - Mitzy Juárez» www.puntodepartida.unam.mx.
- ↑ Foro De lo analógico a lo digital. 2.º Temporada 2021 - Mitzy Reyes Juárez. .
- ↑ Redacción. (2021-08-06). celebración del Día Internacional de Pueblos Indígenas 2021. .
- ↑ «Entrevista Mitzy Juárez» Activismo Digital de Lenguas Indígenas 2021-06-26.
- ↑ «Mitzy Reyes Juárez» www.mexicoescultura.com.
- ↑ «Sa natàꞌnej nâyî ngā nej tâyî | PDF to Flipbook» heyzine.com.
- ↑ «Ja ap-ok myaaytïkta | PDF to Flipbook» heyzine.com.
- ↑ «NtsaqB masteqA qoE tyisteqA | PDF to Flipbook» heyzine.com.