Edukira joan

Centaurus (konstelazioa)

Koordenatuak: Zeruko mapa 13h 00m 00s, −50° 00′ 00″
Wikipedia, Entziklopedia askea
Centaurus» orritik birbideratua)

Artikulu hau Centaurus konstelazioari buruzkoa da, beste esanahietarako ikus: Zentauro (argipena)

Centaurus 
Datuak
LaburduraCen
GenitiboaCentauri
SinbologiaZentauroa
Eremua1060,4 gradu karratu (9. maila)
Izar kantitatea
(magnitudea < 3)
2281
Izarrik distiratsuenaAlfa Centauri (itxurazko magnitudea -0,28)
Meteoro euria3 Alfa Zentaurida
Omega Zentaurida
Theta Zentaurida
Konstelazio mugakideakAntlia, Carina, Circinus, Hegoaldeko Gurutzea, Hydra, Libra, Lupus (konstelazioa), Musca eta Vela
Behaketa
Igoera zuzena11,535 eta 15,319 artean h
Deklinazioa-64,70° eta -29,99° artean°
Ikuspen onena 21:00etan (9 PM): Maiatza
+25° eta −-90° latitude bitartean ikusgai.

Centaurus edo Zentauroa[1][oh 1]latinez: CentaurusCruxetik iparraldera eta Esne Bidearen ipar muturrean dagoen konstelazio zabal bat da. Hegoaldeko gurutzea inguratzen du zeruko konstelaziorik eder eta aberatsenetako bat osatuz.

Kronos, Rearekin ezkonduta zegoena, Filiraz maitemindu zen, Ozeanoren alaba zen ninfa bat. Azken hau, akusutik libratzeko, behor bihurtu zen, baina Kronos, maltzurki, zaldi bihurtu zen eta berarekin elkartu zen. Elkarketa honetatik Kiron jaio zen, zaldi gorputz eta hankaduna, baina, gerritik gora giza itxurakoa.

Kiron bere gurasoek abandonatu zuten eta Pelion mendian bizi izan zen, Akiles, Kratos, Asklepio eta Jason bezalako heroi handiak hezi zituen. Heraklesek istripuz zauritu zuen Lernako hidraren odolarekin pozoitutako gezi batekin. Kiron, hilezkorra zenez, ez zen hil, baina sendatzerik ere ez zuen, Prometeorekin hilezkortasuna trukatu zuen arte. Beste bertsio baten, alabaina, Kiron istripuz zauritu zuen geziak berau hil zuen, eta Zeusek konstelazioen artean jarri zuen.

Ezaugarri nabarmengarriak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Centaurus konstelazioan dago gure eguzkitik gertuen dagoen izarra den Proxima Centauri, 4,22 argi-urteko distantziara. Nano gorri bat da, ez gure eguzkia bezain distiratsua eta izar ñirñirkari bat ere bada. Alfa Centauri, gaueko zeruko laugarren izarrik dizdiratsuena, izar bitar bat da, eta badirudi Proxima Centaurirekin grabitate bidez lotua dagoela, sistema hirukoitz bat osatuz. Beta Centauri, Hadar edo Agena izenak ere jasotzen dituena konstelazio honetako lehen magnitudeko beste izar bat da.

Izar nagusiak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • α Centauri (Rigil Kentaurus), 0 magnitudeko izarra, zeruko laugarren distiratsuena eta 4,4 argi-urteko distantziara dagoena. Izar sistema hirukoitza bat da, bere bigarren izarra irekidura ertaineko teleskopio batekin nabari daitekeelarik. Hirugarren izarrak Proxima Centauri izena du, gure eguzkiaren diametroaren %5eko diametroa duena eta 4,2 argi-urteko distantziara dagoena, eguzkiaren ondoren hurbilen dugun izarra delarik.
  • β Centauri (Hadar edo Agena), konstelazioko bigarren izarrik distiratsuena 0,61eko magnitudearekin eta zeruko hamaikagarren distiratsuena. 525 argi-urteko distantziara dagoen erraldoi urdina, ikusteko zaila den lagun bat du.
  • γ Centauri, izar bitar bisuala, bere osagaiak distira berdineko bi izar zuri direlarik. Ikusteko, gutxienez 15 zentimetroko irekidura duen teleskopio bat behar da.
  • δ Centauri, 2,60 magnitudekoa Gamma Cassiopeiae izar aldakor bat da.
  • ε Centauri, 2,29 magnitudeko izar urdin beroa, Beta Cephei izar aldakor bat da, apenas 0,02 magnitudeko bariazio batekin.
  • ζ Centauri, 2,55 magnitudekoa izar bitar espektroskopiko bat da.
  • η Centauri, izar zuri-urdinska, inguruan disko zirkumestelar bat duen Be izar bat da. Gamma Cassiopeiae izar aldakor bat ere bada.
  • θ Centauri (Menkent), 2,06ko magnitudearekin, konstelazioko hirugarren izarrik distiratsuena da. Zuri-urdinskak diren konstelazioko beste izar batzuk ez bezala, Menkent Lurretik 61 argi-urtera dagoen erraldoi laranja bat da.
Alfa Centauri eta eguzkiaren arteko alderaketa (Eguzkia ezkerrean).

Zeru sakoneko objektuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Omega Centauri kumulua. Kredituak: ESO
  1. Euskaltzaindiaren 173. arauak honako hau gomendatzen du: "Euskaraz, konstelazioen izenak adierazteko, komeni da nazioarteko formak —latinezko grafia— erabiltzea, hainbat komeniago testuak zenbat eta teknikoago edo jasoago izan. Nolanahi ere, latinezko izenen itzulpenak edo egokitzapenak ere —azalpen-izenak— erabil daitezke, bigarren mailan, testu didaktikoetan edo azalpen gisa".

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Konstelazioak (88 konstelazio ofizialak)» 173. Astroen izenak. Euskaltzaindia, 19 or..

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Higino: Astronomía poética (Astronomica).
    • 38: Centauro.
      • (Ingelesez)[1] webgunean Theoi; Mary Granten 1960ko itzulpena.