Houda Benyamina
Houda Benyamina | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Viry-Châtillon, 1980ko azaroaren 30a (43 urte) |
Herrialdea | Frantzia |
Familia | |
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea, film-zuzendaria eta gidoilaria |
Parte-hartzailea
| |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Collectif 50/50 |
Houda Benyamina ( Viry-Châtillon. Essonne, 1980ko azaroaren 30a) film-zuzendari eta gidoilari frantsesa da.
2016ko maiatzean, Urrezko Kamera lortu zuen Cannes-eko Zinemaldian, Divines bere lehen film luzeagatik. 2017an, film beragatik, hiru César sari irabazi zituen, haien artean, lehen film onenarena.
Horrez gain, zinema demokratizatzea helburu duen 1000 Visages elkartearen sortzailea da.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Houda Benyamina jatorri marokoarreko familia batean jaio zen, Viry-Châtillon-eko Erables auzoan. Oulaya Amamra aktorearen ahizpa[1] eta Mounir Amamra aktorearen arreba da.[2]
Txikitan zenbait eskolatatik kaleratu zuten: “Ez dugu zertan gezurrik esan, bidegabekeria eta parekotasun eza noiz-nahi bizi ditzakezun auzo batean hazi bazara, sumindura piztuko da zure barnean”.[3] Ile-apainketako Lanbide Heziketako titulu bat lortu ondoren, literatura eta zinea gustuko zituenez, Literatura batxilergoa ikasi zuen. Gero, aktore ikasketak egin zituen Canneseko Aktoreen Eskualdeko Eskolan (ERAC).[4] Zenbait bekari esker, bere prestakuntza osatzen jarraitu ahal izan zuen Bielorrusian eta Estatu Batuetan: Minsk-eko Akademiako Demain le Printemps elkarte frantziar-bielorrusiarrean, Ontological Theater-en eta Actors Studio-n. Hala ere, berehala sentitu zen frustraturik aktore gisa: “Munduari buruzko neure ikuspegia nuen, eta beste era batera adierazteko beharra neukanez, idazten eta zuzentzen ikasi nuen”.[3] Bederatzi film labur egin zituen bederatzi hilabetean, hainbat jaialditan sarituak izan zirenak eta telebistan ere emititu zituztenak (Canal+, France 2, Direct 8, TV5 Monde ); haien artean, Ma poubelle géante dago, gizarte-satira bat, lan bat aurkitzeko zelako zailtasunak izango dituzun azaltzen duena, multigraduatua baina, aldi berean, aldirikoa zarenean.[3]
Zenbait hilabetez aldirietako kanpamentu erromani batean egon ondoren, Sur la route du paradis zuzendu zuen, Malik Rumeau-rekin batera idatzi zuen filma.[3][5] 2011n, Tangerreko Mediterraneoko Film Laburren Jaialdian eta Dubaiko Nazioarteko Zinemaldian saritu zuten; 2012an, Clermont-Ferrand-eko Film Laburraren Nazioarteko Zinemaldian eta Milango Zinema Afrikarraren Zinemaldian hautatu zuten, eta 2013ko Cesar Sarietarako ere aukeratua izan zen.
Malik Rumeau eta Romain Compingt-ekin batera idatzitako Divines pelikulak, bere lehen film luzeak, arrakasta handia izan zuen[4][6]; 2016ko Canneseko Zinemaldiko Zuzendarien Hamabostaldian aukeratu zuten. Kritikak harrera ona egin zion, eta gainera, Urrezko Kamara saria lortu zuen. Saria jaso zuenean egindako hitzaldian, Cannes-eko Zinemaldian eta, orohar, zinemaren munduan emakumeen presentzia emendatzeko beharra nabarmendu zuen.[7][8] 2017ko otsailean, César Sarien banaketan, Divines filmak hiru sari jaso zituen: lehen film onena[9], emakumezko aktore berri onena eta taldeko emakumezko aktore onenarena. Horrez gain, Urrezko Globo Sarietan aurkezteko aukeratu zuten filma.[10] Zine aretoetan ere arrakasta handia izan zuen: 330.000 sarrera saldu zituen, “sekulako emaitza 2,4 milioi euroko aurrekontua izan zuen film bat izanda”[11], eta gainera, Netflixek erosi zuen.[12]
Lehen film honen berezitasuna azaltzen duen bilaketan datza. Bilaketa espirituala da, Benyaminaren iritziz “otoitz bat” baita bere lana[13]lana eta espiritualtasunaren xerka sinbolizatzen du. Eta, aldi berean, bilaketa politikoa ere bada, batez ere "herriko jendea", "noraezean dabilen jendea", "gizarteak baztertutakoa" erretratatzen baitu, zinema berri bat sortzeko non aniztasuna ez den gertaera huts bat izango, Frantziaren isla baizik.[14][15] Hori guztia gorputz jakinetan gauzaturik, gorputz horien energia, sentsualtasuna eta indarra baitira dramaturgiaren funtsa: «gorputzaren hizkera da, nire ustez, gezurrik esaten ez duen bakarra».[10][16] Halaber, uste du emakumeen borrokan oso presente egon behar duela ondoko ideia honek: «Gaur egun, garunean jartzen dugu indarra, ez gaude behar bezala lotuta sabelarekin, sorkuntzarekin. (...) Uste dut sentitzen duguna beti dela zuzena. Lehenik eta behin emozioak entzun behar ditugu bide zuzena aurkitzeko, eta gero hitzak baliatu behar ditugu».[17]
2017an, Pour Assia, bere bigarren film luzea egin zuen,[18] Aljeriako FLNko emakumezko borrokalari baten eta gizonezko kazetari amerikar baten arteko maitasun-istorioa. Urte berean, AEBn Deadlier than the Male zuzendu zuen, TNTren Tell Me Your Secrets telesailaren kapitulu pilotua[19], zeinean hiru pertsonaia atsekabetu aurkezten diren: Emma, gaizkile batekin ibilitakoa; John, erredentzioa bilatzen duen serieko hiltzailea; eta Mary, desagerturiko alaba aurkitu behar duen ama nahigabetua.[19] 2018an, Benyamina Hollywoodeko ekoizle eta estudio handiek aukeratutako urteko emakume zuzendari nabarmenenak jasotzen dituen The Alice Initiative zerrendaren lehen postuan agertu zen.[20]
Estiloa, pentsamendua eta eraginak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2016ko Canneseko zinemaldiko hitzaldi sutsuan, Houda Benyaminak agerian utzi zuen bere lanak duen genero-parekotasunaren aldeko borrokarekiko konpromisoa, bereziki Zuzendarien Hamabostaldiko ordezkari nagusiari zuzendutako hitzetan: «T'as du clito!».[11][21] Elkarrizketa batean bere ikuspegia azaldu zuen: «Ezinbestekoa da adorea hitzaren bitartez feminizatzea».[22]
Urte berean, Canneseko zinemaldiak antolaturiko Women in motion elkarrizketa saioak Benyamina gonbidatu zuen, Salma Hayek eta Juliette Binocherekin batera, emakumeek Frantziako eta AEBko zinema-industrian duten lekuaz hitz egitera —zuzendarien %23 baino ez dira emakumeak—.[23] Benyaminak, feministatzat bainoago, humanistatzat hartzen du bere burua, eta haren ustez hor dago gakoa gizonek genero-berdintasunaren aldeko borrokarekin bat egin dezaten: “Bakoitzak bere lekua du gure gizartean, bestearen lekua hartu gabe. Kontua ez da gizonaren lekua mendratzea».[17][22]
Mohamed Ali, Malcolm X[13], Tariq Ramadan[13] eta Jesus[24] («Espiritualtasuna, nire ustez, erlijio guztien gainetik dago»[24]) dira bere bizi-erreferenteetako batzuk. Zineman, Martin Scorsese, Bertrand Blier, Henri Verneuil, Ettore Scola eta Pier Paolo Pasolini aipatu behar dira.[12] Bestalde, Martin Luther King eta Nelson Mandela Aljeriako gazteentzat oraindik ere inspirazio-iturri direla adierazi zuen.[25]
Polemikak eta kritikak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Parisen 2015eko azaroko atentatuak gertatu eta bi egun geroago, artikulugile askori arreta eman zien Benyaminak Facebooken argitaratu zuen karikaturak. Bertan, Estatu Islamikoko terrorista bat irudikatu zuen estatubatuar batek eta judu batek maneiatzen zuten txotxongilo baten gisa.[26][27][28][29] Bestalde, Conspiracy Watch-ek, Observatoire du conspirationnisme elkarteak sorturiko webguneak, konspiraziozaletzat jo zituen zuzendariaren post batzuk: batean, Stanley Kubrickek Nasaren astronauten ilargiratzearen eszenaratzea egin zuela azaldu zuen Benyaminak, eta beste batean Michel Collon, konplot-zaletzat hartu izan den kazetari eta saiogile belgikarra, “jaun aparta” gisa aurkeztu zuen.[26]
Salam filma estreinatu zenean, zenbait zine-kritikari frantses ezeroso sentitu ziren zuzendariak emakumearen gorputza aurkeztu zuen moduagatik —kameraren aurrean itaundutako emakumeen ilea eta gorputza ilunean agertzen ziren, “ezkutuan gorde” nahi izan balitu bezala—, eta baita salafismoaren irudi samurtuagatik ere, zeinaren izena aipatu ere egiten ez duen.[30]
Konpromisoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Houda Benyamina “Maintenant on agit” kolektiboaren kide da. 2018ko César Sarien zeremonian, kolektiboak deia egin zuen sexu-indarkeriaren biktimei laguntzen lan egiten duten elkarteei babesteko; horrez gain, zinematografia-industrian kuotak sartzea proposatu zuen, emakumeen diskriminazioa desagertarazteko.[31]
Bestalde, Collectif 50/50 taldeko kidea da. Elkarteak emakumeen eta gizonen parekotasuna eta aniztasuna sustatu nahi ditu zineman eta ikus-entzunezkoetan.[32][33]
Eiji Ienorekin batera, 1.000 visages elkartearen sorreran parte hartu zuen, laguntza emateko haien jatorriagatik edo bestelako arrazoi sozial eta ekonomikoengatik kultura eskura izateko eta hartaz gozatzeko aukerarik ez duten pertsonei. Elkarteak honako hau du helburu: «errespetua, tolerantzia, irekitasuna eta kulturen arteko elkarrizketa sustatuko dituen zinema garatzea, eta, horrela, munduaren pertzepzio desberdinen arteko ulermena, bakea, segurtasuna eta etorkizunerako oparotasuna bermatzea.»[3][4][34][35]
Filmografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2006 : Paris vs Banlieue (film laburra)
- 2006 : Taxiphone Francaoui (film laburra)
- 2006 : Le clou en chasse un autre (court métrage)
- 2008 : Ma poubelle géante (court métrage)
- 2011 : Sur la route du paradis (metraje ertaineko filma)[36]
- 2016 : Divines (Zuzendariaren lehenbiziko filmik onenaren César saria)
- 2020 : The Eddy, 1. denboraldia, 3 eta 4. atalak (Telesaila)
- 2022 : Salam, Mélanie Diam's eta Anne Cissé-rekin batera eginiko dokumentala.
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Olivier Barlet. (2013-01-12). «Apt 2012 : richesse du court métrage» Africultures.
- Brigitte Baronnet. (2016-05-20). «Cannes 2016 - "Divines" fait sensation à la Quinzaine des réalisateurs !» Allociné.
- Brigitte Baronnet. (2017-02-15). «Après Divines, une histoire d'amour sur fond de guerre en Algérie pour Houda Benyamina» Allociné..
- Arièle Bonte. (2016-05-17). «Festival de Cannes : “Les femmes doivent mettre leur clitoris sur la table !” selon Houda Benyamina» Le Figaro.
- Agathe Charnet. (2016-05-16). «Les grandes écoles de théâtre à l’heure d’une plus grande diversité» Le Monde.
- Clémentine Gallot. (2016-05-20). «Houda Benyamina, amazone urbaine» Libération.
- Kaouthar Oudrhiri. (2016-05-23). «La divine Houda Benyamina rafle la caméra d’Or au festival de Cannes» Telquel.
- Lucile Quillet. (2016-05-23). «Festival de Cannes : 5 choses à savoir sur la tornade Houda Benyamina» Le Figaro.
- AFP. (2017-02-25). «“Divines”, César du meilleur premier film» Le Parisien.
- Rédaction LP. (2013-01-12). «Cinéma : les 1000 visages d'Uda Benyamina» Le Parisien.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, frantsesezko wikipediako «Houda Benyamina» artikulutik itzulia izan da, 2023-02-28 data duen 200853188 bertsioa oinarritzat hartuta. Sartze-datarik ez duten erreferentziak, edo 2023-02-28 baino lehenago datatuak, jatorrizko artikulutik ekarri dira itzulpenarekin batera.
- ↑ (Frantsesez) Galy-Ramounot, Marion. (2016-09-01). «“Divines”: Oulaya Amamra, la révélation» Le Figaro (Noiz kontsultatua: 2023-07-17)..
- ↑ (Ingelesez) «Houda Benyamina - Biography» IMDb (Noiz kontsultatua: 2023-07-12).
- ↑ a b c d e (Frantsesez) Essone, Evry. (2013-01-12). «Cinéma: les 1000 visages d'Uda Benyamina» leparisien.fr (Noiz kontsultatua: 2023-07-17).
- ↑ a b c (Frantsesez) Gallot, Clémentine. «Houda Benyamina, amazone urbaine» Libération (Noiz kontsultatua: 2023-07-17).
- ↑ (Frantsesez) Barlet, Olivier. (2013-01-11). «Apt 2012 : richesse du court métrage» Africultures (Noiz kontsultatua: 2023-07-17).
- ↑ (Frantsesez) Baronet, Brigitte. (2016-05-20). «Cannes 2016 - "Divines" fait sensation à la Quinzaine des réalisateurs !» AlloCiné (Noiz kontsultatua: 2023-07-17).
- ↑ (Frantsesez) Quillet, Lucile. (2016-05-23). «Festival de Cannes : 5 choses à savoir sur la tornade Houda Benyamina» Madame Figaro (Noiz kontsultatua: 2023-07-17).
- ↑ (Frantsesez) Oudrhiri, Kaouthar. (2016-05-23). «La divine Houda Benyamina rafle la caméra d’Or au festival de Cannes» Telquel.ma (Noiz kontsultatua: 2023-07-17).
- ↑ (Frantsesez) AFP. (2017-02-25). «"Divines", César du meilleur premier film» leparisien.fr (Noiz kontsultatua: 2023-07-17).
- ↑ a b (Frantsesez) «Avec “Divines” aux Golden Globes, Houda Benyamina à la conquête de Hollywood» Le HuffPost 2017-01-08 (Noiz kontsultatua: 2023-07-17)..
- ↑ a b (Frantsesez) Baronian, Renaud. (2016-12-31). «Les héros de 2016. Houda Benyamina : la divine surprise» leparisien.fr (Noiz kontsultatua: 2023-07-17).
- ↑ a b (Ingelesez) Keslassy, Elsa. (2017-01-02). «‘Divines’ Director Houda Benyamina on a Journey to Break Glass Ceiling in France» Variety (Noiz kontsultatua: 2023-07-17)..
- ↑ a b c (Frantsesez) «Mehdi et Badrou du Bondy Blog : « Le grand remplacement, c’est nous »» Le Monde.fr 2016-09-30 (Noiz kontsultatua: 2023-07-17).
- ↑ (Frantsesez) Quillet, Lucile. (2016-05-23). «Festival de Cannes : 5 choses à savoir sur la tornade Houda Benyamina» Madame Figaro (Noiz kontsultatua: 2023-07-17).
- ↑ (Frantsesez) Carpentier, Laurent; Groult, Charles-Henry. «Houda Benyamina : « Je suis une guerrière »» Le Monde.fr (Noiz kontsultatua: 2023-07-17).
- ↑ (Frantsesez) Chassagnon, Marine. (2017-09-19). «La réalisatrice de "Divines" explique comment tourner une scène torride sans même un baiser» Le HuffPost (Noiz kontsultatua: 2023-07-17).
- ↑ a b (Frantsesez) Benyamina, Houda. (2017-03-07). «Houda Benyamina : "L'avenir est main dans la main avec les hommes"» Madame Figaro (Noiz kontsultatua: 2023-07-17).
- ↑ (Frantsesez) Van Laer, Astrid. (2017-02-16). «Après Divines, Houda Benyamina prépare For Assia, une histoire d’amour sur fond de guerre d’Algérie» Konbini - Musique, cinéma, sport, food, news : le meilleur de la pop culture (Noiz kontsultatua: 2023-07-17).
- ↑ a b (Ingelesez) Otterson, Joe. (2018-02-15). «‘Deadlier Than the Male’ Starring Lily Rabe Ordered to Series at TNT» Variety (Noiz kontsultatua: 2023-07-17).
- ↑ (Ingelesez) «@aliceintiative» the-alice-initiative (Noiz kontsultatua: 2023-07-17).
- ↑ (Ingelesez) Rose, Steve; @steverose7. (2016-11-10). «Divines director Houda Benyamina: 'It's better to make a film than a bomb'» The Guardian ISSN 0261-3077. (Noiz kontsultatua: 2023-07-17).
- ↑ a b (Frantsesez) Ipert, Fiona. (2016-08-31). «Houda Benyamina (Divines) : "On ne me tiendra pas par les couilles que je n'ai pas"» www.journaldesfemmes.fr (Noiz kontsultatua: 2023-07-17).
- ↑ Deux réalisatrices françaises réaffirment le pouvoir des femmes. 2016-05-19..
- ↑ a b (Frantsesez) Galy-Ramounot, Marion. (2016-08-31). «Houda Benyamina : "J'ai montré la cité comme je la vois, pas comme elle est fantasmée"» Madame Figaro (Noiz kontsultatua: 2023-07-17).
- ↑ (Frantsesez) Croiset, Laure. (2017-02-14). «Houda Benyamina prépare l'après “Divines”» Challenges (Noiz kontsultatua: 2023-07-17)..
- ↑ a b (Frantsesez) Blumenfeld, Samuel. (2017-03-11). «Conspiracy Watch : les théories du complot ne passeront pas par lui» Le Monde.fr (Noiz kontsultatua: 2023-07-17).
- ↑ (Frantsesez) Goldnadel, Gilles William. (2017-02-27). «Les César : une morale à géométrie variable» LEFIGARO (Noiz kontsultatua: 2023-07-17).
- ↑ (Frantsesez) Fourest, Caroline. (2017-03-05). «Mehdi Meklat : divine comédie» www.marianne.net (Noiz kontsultatua: 2023-07-17).
- ↑ (Frantsesez) Lalanne, Jean-Marc. «L'édito de Jean-Marc Lalanne : cinéma du réel et réalité du cinéma - Les Inrocks» https://www.lesinrocks.com/ (Noiz kontsultatua: 2023-07-17).
- ↑ (Frantsesez) «"Salam", le documentaire de Diam's : qu'est-ce qui n'a pas marché selon le Masque ?» France Inter 2022-07-11 (Noiz kontsultatua: 2023-07-17).
- ↑ (Frantsesez) ««Maintenant on agit»: les femmes du cinéma français s'engagent» Libération (Noiz kontsultatua: 2023-07-17).
- ↑ (Frantsesez) Carrière, Christophe. (2019-05-18). «Femmes dans le cinéma : "La parité n'est pas qu'un problème de nana !"» L'Express (Noiz kontsultatua: 2023-07-17).
- ↑ (Frantsesez) Les signataires – collectif 50/50. (Noiz kontsultatua: 2023-07-17).
- ↑ (Frantsesez) «Contact 1000 visages - 1000 VISAGES - Pour l'émergence d'un nouvel art» archive.wikiwix.com (Noiz kontsultatua: 2023-07-17).
- ↑ (Frantsesez) Charnet, Agathe. (2016-05-16). «Les grandes écoles de théâtre à l’heure d’une plus grande diversité» Le Monde.fr (Noiz kontsultatua: 2023-07-17).
- ↑ (Frantsesez) Marquat, Fabrice. «"Sur la route du paradis" de Houda Benyamina» Brefcinema | Le meilleur du court métrage en VOD (Noiz kontsultatua: 2023-07-17).