Iberoko dorrea
Iberoko dorrea | |
---|---|
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Nafarroa Garaia |
Udalerria | Leitza |
Koordenatuak | 43°09′28″N 1°51′00″W / 43.1576748°N 1.850101°W |
Iberoko dorrea edota Ibero dorretxea, Nafarroa Garaiko Leitza udalerrian dagoen Erdi Aroko burdinola zaharreko industriagunea da. Ingurune hori Goizuetaren mugakidea da, eta Goizuetako herrigunea bi kilometro baino gutxiagora dago.[1]
Kokalekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urumea ibaiaren bazterrean dago, Leitzako mendatetik Goizuetara doan errepidean, Leitza udalerriaren lursailetan baina Goizuetako udalerriaren mugan eta bere herrigunetik 2 kilometro eskasera.
Burdinolaren hondakinez osatua dago, eta Urumea ibaia zeharkatzen duen zubi gotiko eder bat igaroz bertaratzen da.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gunean, dorrea bera, Erdi Aroko zubia, erabiltzen ez den baserria eta burdinolaren hondakinak kontserbatzen dira.[1]
Iberoko dorrea ondasun inbentariatutzat deklaratu zuen Kulturako Zuzendaritza Orokorrak. Egitura, ustez, Karlos II.a Nafarroakoaren garaikoa da, 1349. eta 1387. urteen artekoa.[1] Gaztelarekiko mugan zegoenez, Nafarroako Erresuma haren erasoetatik babesteko eraiki zen, muga honi "gaizkileen muga" zeritzaion.. Hamar metroko altuera du, baina jatorriz oraindik garaiagoa zela pentsatzen da; baleztariek erabiltzen zituzten gezi-arkuak eta kare-harrizko dobelez osaturiko erdi-puntuko arkua mantendu ditu, besteak beste.[2]
1970eko hamarkadararte dorretxea bizileku izan zen, eta 1980ko hamarkada eta 1990eko hamarkadan biltegi eta baserri lanabesen gordeleku bezala erabilia.
2011. urtean, Leitzako Udalak lursailak eta higiezinak erosi zituen 227.470 euroren truke, kultura paisaia hori definitzen duen ondare ukigarri eta ukiezina zaintzeko asmoarekin.[1]
Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Oinplano laukizuneko dorretxea da, 14 metro garai, 10 metro zabal eta bataz-besteko 12 metro garaierakoa, baina jatorriz zenbait metro gehiagoko garaiera zuen. Bere Erdi Aroko arkitektur elementu gisa zortzi gezileiho mantendu eta ikusgai daude, eraikinaren horman egindako defentsa zirrizkuak, hauetatik dorretxearen barnean zeuden gezileriek kanpora geziak jaurti zitzazketen. Gainera, arku erdiko eta kareharrizko dobeladun atea ere badu.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c d «Kultura Iberoko dorrea eraberritzen hasi da Leitza eta Goizuetako ingurunean», Nafarroako Gobernua, 2017eko uztailaren 26a, asteazkena.
- ↑ Urko Apaolaza, «Ibero, Nafarroan iraun duen Erdi Aroko industrigune bakarra auzolanean zainduko dute», Argia, 2018ko maiatzaren 24a