Ipar Dvina
- Artikulu hau Europa ekialdeko ibaiari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Mendebaldeko Dvina».
Ipar Dvina[1] (errusieraz: Северная Двина, translit.: Severnaïa Dvina), Errusiako ipar-mendebaldeko ibaia da, Vologda eta Arkhangelsk oblastak zeharkatzen dituena. Ipar Dvina Iug eta Sukhona ibaien elkargunean sortu eta Itsaso Zuriko Dvina badian itsasoratzen da. Oso arro zabala du, 357.052 km², Europako 5.a eta Errusiako 10ª.a.
Hidrometria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ipar Dvinaren emaria 1881-1993 bitartean neurtua izan da Ust-Pinegan (itsasoratu baino 137 km lehenago)[2]. Gune horretan, drainatutako eremuak 348.000 km² ditu, arro osoaren % 97,5. Emari handiena maiatzean du (14.722 m³/s), elurra urtzen delarik, eta txikiena martxoan (847 m³/s). Abendutik apirilera izozturik egon ohi da.
Ipar Dvinaren batez besteko emariak (m³/s), Ust-Pinegan neurtuak
Datuak: 1881 eta 1993 artean
Ipar Dvina ertzeko hiriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Veliki Ustiug
- Kotlas
- Novodvinsk
- Arkhangelsk
- Severodvinsk, deltaren eskuinaldean
Ibaiadarrak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]