Edukira joan

NFS

Wikipedia, Entziklopedia askea
Network File System» orritik birbideratua)

NFS (Network File System) hasiera batean Sun Microsystems-ek 1984. urtean garatutako protokoloa. 1094, 1813, (3010) eta 3530. RFC-etan definitua dago fitxategi sistema moduan, non ordenagailu bat sare batetik fitxategietara irits daitekeen disko lokal bat izango balitz bezala.

Protokoloaren 2. bertsioak hasieran UDPren gainean ibiltzen zen, honela protokoloa "egoera gabe" geratzen zen, eta adibidez blokeo sistema protokoloaren nukleotik at inplementatzen zen.

Protokoloaren 3. bertsioak TCPrako euskarria ekarri zuen. Ordurako zenbait garatzailek NFSv2n garraio bezala TCP euskarria garatu zuten. Garraio bezala TCP erabiltzeak NFS WAN sareen gainean erabiltzea logikoagoa bihurtzen zuen (nahiz eta ez duen zertan praktikoa izan behar).

4. bertsioak AFS-ren influentziak hartu zituen, eta performantzia hobea, segurtasun indartsua eta egoera protokoloa garatu zizkioten.

NFS UNIX sistemei gogor lotua dago, nahiz eta beste plataformetan ere erabili daitekeen, Macintosh eta Microsoft Windowsen adibidez. "Zerbitzariaren mezu blokea" (SMB), antzeko protokolo bat, Microsoft Windows-pean inplementatuako sare fitxategi sistema baliokidea da.


"sare fitxategi sistema" terminoa askotan termino generikotzat erabitlzen da — ikusi fitxategi sistemak beste adibide batzuentzat.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]