Oxford University PressErresuma Batukoargitaletxea da, batez ere lan akademikoak argitaratzen dituena. Ongintzazko erakundea balitz bezala, zergak ordaintzetik salbuetsita dago. Unibertsitateko gainerako kideei urteko irabazien %30a ematen die, gutxienez 12 milioi libera. Oxford University Press munduko argitaletxerik handiena da bere argitalpen kopuruagatik,[1] urtean 4.500 liburu berri argitaratuz eta 4.000 pertsona ingururi lana emanez. Kontsulta orokorreko lanak argitaratu ditu, teknikoak eta akademikoak, hala nola Oxford English Dictionary ospetsua.