Karlos Proventzakoa
Karlos Proventzakoa (845 – 863ko urtarrilaren 25a) Burgundia Behereko errege karolingiarra izan zen, 855etik hil zen arte.
Karlos Proventzakoa | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | ezezaguna, 845 (egutegi gregorianoa) | ||
Heriotza | Lyon, 863ko urtarrilaren 25a (17/18 urte) | ||
Heriotza modua | : eritasuna | ||
Familia | |||
Aita | Lotario I.a | ||
Ama | Ermengarde of Tours | ||
Haurrideak | ikusi
| ||
Leinua | Karolingiar leinua | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | monarka |
Bizitza
aldatuErmengarda Toursekoaren eta Lotario I.a karolingiar enperadorearen seme txikiena zen. Lotariok Erdialdeko Frantzia hiru semeen artean banatu zituen: zaharrenak, Luisek, Italia eta koroa inperiala jaso zituen; Lotario II.ak Lotaringia (gaur egungo Lorrena, Belgika, Herbehereak eta Luxenburgo); eta txikienak, Karlosek, Burgundia Beherea.
860an, Karlos Burusoila osaba erresuma konkistatzen saiatu zen, baina Karlos Proventzakoak garaitu zuen. Hil zenean, anaia Luisek oinordetu zuen erresuma[1].
Erreferentziak
aldatu- ↑ Charles, King of Provence. global.britannica.com (Noiz kontsultatua: 2016-05-17).[Betiko hautsitako esteka]