Rothesay
Rothesay (Eskoziako gaeleraz: Baile Bhòid) Eskoziako Argyll eta Bute eskualdeko herria da, Bute uharteko handiena. 2011ko erroldaren arabera 4.637 biztanle ditu.
Rothesay Baile Bhòid | |
---|---|
Eskozia | |
Administrazioa | |
Estatu burujabe | Erresuma Batua |
Herrialdea | Eskozia |
Eskoziako kontseilu gunea | Argyll eta Bute |
Posta kodea | PA20 |
Geografia | |
Koordenatuak | 55°50′11″N 5°03′18″W / 55.8364°N 5.055°W |
Demografia | |
Biztanleria | 4.390 (2016) |
Informazio gehigarria | |
Ordu eremua | UTC±00:00 |
Historia
aldatuBute konderriko hiriburua izan zen, bertan Bute, Arran eta Cumbrae uharteak zeuden. Stewart familiaren domeinua zen eta hauek 1230 hamarkadan Rothesayko gaztelua eraiki zuten Norvegiarren erasoei aurre egiteko. Eskoziako Independentzia Gerretan eragin handia izan zuen familiak eta Eskoziako koroa eskuratu zuten. Honen ondorioz Roberto II.a eta Roberto III.a erregeen egoitza bihurtu zen gaztelua.
Viktoriar Aroan turismogune garrantzitsua bihurtu zen glasgowtarrentzako.
Kultura
aldatuEskoziar kulturan hain garrantzitsua den Royal National Mòd jaialdia bi aldiz ospatu da bertan, 1908 eta 1952an.
Kirola
aldatuHerriko kirol talde ezagunena Bute Shinty Club da, shintyko lehen mailan jokatzen duena.
Ondasun nabarmenak
aldatuIruditegia
aldatu-
Kaialdea.
-
Glenburn Hotela.
-
Rothesay.
-
Neguko lorategiak.