Opera (nabigatzailea)
Opera web nabigatzaile eta Interneteko ''suite'' bat da, Opera Sofware enpresa norvegiarrak sortua. Aplikazio hau doainekoa da 8.50 bertsioa kaleratu zenetik, aurretik shareware edo adware izanda, eta 5.0 bertsioa baino lehen, bakarrik ordainezkoa izanda.
Bere azkartasuna, seguritate, estandarrei eusten diela (bereziki CSS horri), tamaina txikia, internazionaltasuna eta, oro har, berriztapenarengatik ezaguna da. Bere lehen bertsioetatik hona, fitxa edo hortz bidezko nabigazioa, Speed Dial-a, nabigazioan kurtsorearen mugimendua, tokian tokiko pertsonalizazioa edo lokalizazioa eta fitxa edo hortz miniaturazko ikuspena ekarri du.
Nabigatzaile arrunten eginkizunez gain beste gaitasun batzuk dauzka, posta elektronikoak bidali, txata, etab.
Sistema eragile askorekin badabil: Microsoft Windows bertsio gehienekin, Mac OS X, Solaris, FreeBSD, Linux, eta abar. Opera hainbat hizkuntzatan eskuratu daiteke.
VPN doan eskaintzen duela iragartzen dute[1]. Freeware lizentziarekin plazaratu izan da 8.5 bertsiotik aurrera.
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Ingelesez) «Free VPN | Browser with built-in VPN | Download | Opera» www.opera.com (Noiz kontsultatua: 2019-11-01).
Kanpo estekak
aldatu- (Ingelesez) Webgune ofiziala