Edukira joan

Wikipedia:Lankide orria

Wikipedia, Entziklopedia askea
DannyS712 (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 03:23, 5 urria 2019
(ezb.) ←Bertsio zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb.) | Bertsio berriagoa→ (ezb.)

Lankide orria edo erabiltzaile orria komunikaziorako eta lankidetzarako da. Askatasun handia onartzen zaio erabiltzaileari orri hori pertsonalizatzeko eta kudeatzeko, baina komunitatearen proiektuko orria da, ez webgune pertsonala, bloga, edo gizarte harremanetarako bitartekoa. Orri hori komunitatean hobeto parte hartzeko erabili behar da, eta ez da gehiegikeriaz erabili behar, zerikusirik ez duten helburuetarako edo proiektuaren izena zikintzeko.

Orriak balio du wikilarien komunitatearen aurrean lankideak bere burua aurkeztuko. Norberak erabaki dezake hor zer jarri, baina geure burua hobe ezagutzera ematen lagunduko duten gauzak erakusten dira: Wikipediako jarduera, nortasuna, zaletasuna, hezkuntza, hizkuntzak, etab.

Lankide orria dotoretzeko badira hainbat kutxa, horien artean, Babel kutxak daude. Jar itzazu zure hizkuntza gaitasunen berri emateko. Bestalde, hemen dituzu eskueran saritze ikurrak, horien bitartez, beste norbaiti merezi duela uste baduzu, haren lana eskertzeko eta haren jarduna hauspotzeko. Erabil ezazu, atseginagoa bihurtuko duzu Wikipediako esperientzia!