Ypresko hirugarren gudua
Ypresko hirugarren gudua | |||
---|---|---|---|
Lehen Mundu Gerra | |||
Mendebaldeko Frontea | |||
Australiar unitateak Chateau Wood-en, 1917ko urriak 29an. | |||
Data | 1917ko uztailaren 31a - azaroaren 10era | ||
Lekua | Passchendaele - Ypresko irtenunea | ||
Koordenatuak | 50°54′01″N 3°01′16″E / 50.900277777778°N 3.0211111111111°E | ||
Emaitza | Eztabaidatsua | ||
Gudulariak | |||
| |||
Buruzagiak | |||
| |||
Indarra | |||
| |||
Galerak | |||
|
Ypreseko Hirugarren Gudua, Passchendaeleko gudua izenarekin ere ezagutua (alemanez: Dritte Flandernschlacht; frantsesez: Troisième Bataille des Flandres; nederlanderaz: Derde Slag om Ieper) Lehen Mundu Gerran emandako ofentsiba-kanpainia bat izan zen, Aliatuek Alemaniar Inperioaren aurka borrokatua. Mendebaldeko Frontean gertatu zen gudua, 1917ko uztailetik azarora bitartean. Helburua Belgikako Ypres hiriaren hegoaldeko eta ekialdeko gailurrak kontrolatzea zen, Mendebaldeko Flandrian, Aliatuek 1916ko azaroaren 16an eta 1917ko maiatzaren 17an egindako konferentzietan erabakitako estrategia baten barruan. Passendale/Passchendaeleko herrixka Ypres ekialdeko azken gailurrean dago, Roulersetik (egungo Roeselare) 8 km-tara, Brujas-Kortrijkt arteko tren-lotura unea. Roulerseko geltokia Alemaniako 4. armadaren hornidura-bide nagusian zegoen. Behin Passchendaeleko gandorra harrapatzean, Aliatuen aurrerakada Torhout eta Koekelare arteko lerro batera iristea izango zen helburua.
Jarraian emandako operazio gehiagok, Belgikako kostaldean, Nieuwpoorten, jasotako britainiarren laguntzarekin baita lurreratze anfibio batekin batera (Hush operazioa), Brujasera iritsi behar zuten, eta gero Herbehereetako mugara. Urriaren hasieran alemaniar erretiratze orokor bat saihestezina iruditu bazitzaien ere, hainbat faktoreengatik hauek atzera egitea saihestu ahal izan zuten azkenean: 4. armadaren erresistentziagatik, abuztuan emandako ezohiko eguraldi hezeagatik, urriko udazkeneko euriteen hasieragatik eta britainiar eta frantziar baliabideak Italiara desbideratzeagatik. Hush operazioa bertan-behera geratu zen. Guztira ere, kanpaina azaroan amaitu zen, Kanadako Armadak Passchendaele harrapatu zuenean, abenduan eta urte berriaren hasieran izandako erasoez gain. Lyseko gudua (Ypreseko laugarren gudua) eta 1918ko Ypresko bosgarren gudua, aliatuek Belgikako kostaldea okupatu eta Herbehereetako mugara iritsi aurretik eman ziren.[1]
Flandrian garatutako kanpaina 1917an jada oso eztabaidatua izan zen, eta hala izaten jarraitu du egunera arte. David Lloyd George lehen ministro britainiarra erasoaldiaren aurka agertu zen, baita Ferdinand Foch jenerala ere, Frantziar Armadaren Estatu Nagusiko burua. Sir Douglas Haig landa-mariskala, Britainiar Armada Espedizionarioaren (BEF inglesez) agintaria, uztailaren 25era arte itxaron izan behar zuen Gerra Kabinetearen erabakia jasotzeko. Parte hartzaileek, idazleek eta historialariek 1917tik aurrera izan dituzten eztabaiden artean, Nivelle Ofentsibaren ondoren estrategia ofentsibo bat jarraitzeko beharra dago, Estatubatuar Armada Espedizionarioa (AEF ingelesez) Frantziara noiz iritsiko zain egon beharrean.[2]
Kanpainia garatzerako orduan gai eztabaidatsuenak Flandriako eremuaren aukeratzea, hango klima, Hubert Gough jeneralaren eta Bosgarren Armadaren hautaketa erasoaldia aurrera eramateko izan dira. Hasierako erasoaren izaerari buruzko eztabaidak eta sakonera txikiko eta sakonagoko helburuen aldekoen artekoak halaber gertatu dira. Messinesko guduaren (ekainak 7-14) eta Aliatuen lehen erasoaren (Pilckem Ridgeko gudua, uztailak 31) arteko denbora ere eztabaidatu da, Frantziako Armadaren matxinadak britainiarrengan zenbaterainoko eragina izan zuen, urrian erasoaldiarekin jarraitzeko erabakia (jada frontearen apurketa gertatuko ez zela zekitenean) eta kanpainaren giza kostuarekin batera. [1]
Kanpainiak "Passchendaeleko gudua" izena jaso badu ere (azkeneko emaitza Passchendaele herrixkaren harrapaketa izan baitzen), Ypresko hirugarren gudua ez liteke benetazko Passchendaeleko lehen guduarekin (1917ko urriak 12) edo Passchendaeleko bigarren guduarekin (1917ko urriak 26tik azaroak 10era) nahastu behar. Azken bi hauek Ypresko kanpainiaren testuinguru zabalagoaren parte dira; bigarren guduarekin kanpainia amaitutzat eman zen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b (Ingelesez) Edmonds, J. E.. (1948). Military Operations France and Belgium 1917: 7 June – 10 November. Messines and Third Ypres (Passchendaele). History of the Great War Based on Official Documents by Direction of the Historical Section of the Committee of Imperial Defence. Vol. II. Imperial War Museum and Battery Press ed. ISBN 9780898391664...
- ↑ Liddle, Peter, ed. (1997). Passchendaele in perspective: the Third Battle of Ypres. (1. publ. argitaraldia) Leo Cooper ISBN 978-0-85052-588-5. (Noiz kontsultatua: 2024-03-05).