1953ko Ekialdeko Alemaniako matxinada
1953ko Ekialdeko Alemaniako matxinada | ||||
---|---|---|---|---|
Gerra Hotza | ||||
Sobietar tankeak Leipzigen. | ||||
Data | 1953ko ekainaren 16a-17 | |||
Lekua | Alemaniako Errepublika Demokratikoa | |||
Emaitza | Gobernuaren garaipena | |||
Gudulariak | ||||
| ||||
Buruzagiak | ||||
| ||||
Galerak | ||||
|
1953ko Ekialdeko Alemaniako matxinada ekainaren 16an hasi zen Ekialdeko Berlinen eraikuntza-langileek grebari lotu ziotenean. Hurrengo egunean Alemaniako Errepublika Demokratikoaren aurkako matxinada bilakatu zen. Alemanian, matxinadari Ekialdeko Alemaniako herri matxinada (alemanez: Volksaufstand in der DDR) edo 1953ko ekainaren 17ko matxinada (Aufstand vom 17. Juni 1953) diote.[2] Miloi bat lagun baino gehiagok hartu zuten parte 700 herritan.[3] Alemaniako Alderdi Sozialdemokratarekin loturiko lagunek, borrokalari antifaxistek eta sindikalistek zeregin inportanteak izan zituzten matxinadan.[4]
Baina Armada Gorriko tankeek eta Volkspolizeik laster erantzun zuten eta matxinada bukatu zen. Hala ere, ekainaren 17tik aurrera oraindik 500 herri baino gehiagotan grebak eta manifestazioak izan ziren.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c http://www.17juni53.de/tote/recherche.html
- ↑ BStU - Publikationen der Stasi-Unterlagenbehörde - 17. Juni 1953: Volksaufstand in der DDR. .
- ↑ Smale, Alison. (2013-6-17). «60 Years Later, Germany Recalls Its Anti-Soviet Revolt» The New York Times.
- ↑ Dale, Gareth. «East German rising 17 June 1953» Jacobin Magazine.