5 Izar Mugimendua
Itxura
Movimento 5 Stelle 5 Izar Mugimendua (M5S) | |
---|---|
Sorrera | 2009 |
Egoitza nagusia | Genova |
Ideologia politikoa | euroeszeptizismoa, populismoa, anti-ustelkeria, altermundialista, antikapitalista, antisistema |
Nazioarteko kidetza | Askatasuna eta Demokrazia Zuzenaren Europa Taldea (EFDD) |
Eserlekuak erakundeetan | Italiako Diputatuen Ganberan 101 / 630 Senatuan 39 / 315 Europako Parlamentuan 17 / 73 Kontseilu Erregionaletan 63 / 997 |
www.movimentocinquestelle.it/ |
5 Izar Mugimendua (italieraz: Movimento 5 Stelle edo Cinque Stelle M5S) Italiako mugimendu politiko bat da. Bere burua honela definitzen du: «hiritarren elkartze librea». Mugimenduaren sortzailea bera du buru, Beppe Grillo umorista. Alderdiko kideei «grilliniak», «grillistak» edo «5 izarretako aktibistak» deitu izan zaie.[1].
2013ko hauteskunde orokorretan, mugimenduak bozen % 23,5a lortu zuen Senaturako, ia Alderdi Demokratikoa koalizioak bezainbeste; eta % 25,5 baino gehiago Diputatuen Ganberarako. Guztira 163 parlamentari lortu zituen, aurkeztu zen lehen hauteskundeetan.