Edukira joan

Afrika Prokontsularra

Koordenatuak: 31°48′N 12°44′E / 31.8°N 12.74°E / 31.8; 12.74
Wikipedia, Entziklopedia askea
Afrika Prokontsularra
 Antzinako Erroma
Administrazioa
Praetorian prefecturepraetorian prefecture of Italy
HiriburuaZama
Deuseztapen data439
Geografia
Koordenatuak31°48′N 12°44′E / 31.8°N 12.74°E / 31.8; 12.74
Demografia

Afrika Prokontsularra[1] Erromatar Inperioko probintzia bat izan zen. Egungo Tunisiako lurraldea ia-ia betetzen zuen, baita egungo Libiako kostaldeko zati bat ere. Afrikako kontinenteak izena probintzia honi zela kausa erdietsi zuen.

Erromak afri izena eman izan zien aintzinatik Mediterranear Itsasoaren hegoaldean Egiptotik mendebaldera zeuden leinuei.

Hirugarren Gerra Punikoan erromatarrek kartagotarrak garaitu zituztenean, hauen lur onenekin Afrika Prokontsularra probintzia eratu zuten K.a. 146 urtean. Izenak dioen bezala prokontsul bat ezarri zuten buru eta Utica bihurtu zen hiriburu. Probintzia hoau sortzean Sizilia hegoaldean potentzia berri bat eratzea ekidin nahi izan zen.

K.a. 118 urtean Jugurta printze numidiarrak inguruko erreinu txikiak batu zituen. Bere heriotzaren ondoren erromatarrek beren menpeko Boko I.a ezarri zuten Afrikako errege.

K.o. 314 urtean Diokleziano enperadoreak Afrikako diozesia sortu zuen eta Kartago ezarri zuen diozesiko hiriburu. 432 urtean bandaloek inbaditu eta diozesia deseginez beren erresuma ezarri zuten bertan. 533 urtean bandaloen arteko istilu dinastiko bat probestuz Justiniano I.a enperadoreak Belisario jenerala bidali eta erromatarren agintzea berrezarri zuen.

698 urtean Egiptoko musulmanek konkistatu zuten eremua, Erroma erori eta 222 urte geroago.

"Inperioaren aletegia" ezizena eman izan zitzaion, izan ere milioi bat tona zekale ekoizten baitziren urtero eta hauetatik laurdena esportatu egiten zen. II. mendean oliba olioaren esportazioa zekaleen parera iritsi zen.

Erroma hiriaren populazioak gora egin ahala afrikarren artisautza eskaria ere asko igo zen eta ongi antolaturiko hiriak sortu ziren. Keramikak garrantzia handia hartu zuen.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


120ko Erromatar Inperioko probintziak
Akaia | Afrika Prokontsularra | Alpe Cottiae | Alpe Maritimoak | Alpe Poenninae | Arabia Petraea | Armenia | Asia | Asiria | Bitinia | Britania | Dalmazia | Dazia | Egipto | Epiro | Galazia | Galia Akitania | Galia Belgika | Lugdunensis | Narbonensis | Germania Beherea | Germania Garaia | Balear Hispania | Hispania Betika | Hispania Lusitania | Hispania Tarraconensis | Italia | Judea | Kapadozia | Komagene | Korsika eta Sardinia | Kreta eta Zirenaika | Likaonia | Lizia | Mauretania | Mazedonia | Mesia | Norika | Numidia | Osroene | Panfilia | Panonia | Pisidia | Ponto | Rhetia | Sizilia | Siria | Sofene | Trazia | Zilizia | Zipre