Ana de Armas
Ana de Armas | |
---|---|
(2024) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Ana Celia de Armas Caso |
Jaiotza | Habana, 1988ko apirilaren 30a (36 urte) |
Herrialdea | Espainia Kuba |
Bizilekua | Juslibol (en) |
Talde etnikoa | espainiarra |
Lehen hizkuntza | gaztelania |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Marc Clotet (2011 - 2013) |
Bikotekidea(k) | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania ingelesa Cuban Spanish (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea eta modeloa |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Zinemako Arte eta Zientzien Akademia |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | ateismoa |
|
Ana Celia de Armas Caso (Santa Cruz del Norte, Kuba, 1988ko apirilaren 30a) aktore kubatarra da, ezaguna artistikoki Ana de Armas bezala. Bere ibilaldia nerabezaroan hasi zen, Kuban. Bere lehenengo papera drama erromanikoan Una rosa de Francia Álex Gonzálekin batera protagonizatu zuen. Hamazortzi urterekin Madrilera mugitu egin zen eta El Internado telesailean hainbat gazterekin batera protagonista izan zen sei denboraldiz eta Hispania, la leyenda urte berberean filmatu zuen. Monologo desberdinak memorizatu eta praktiktu zituen ispiluaren aurrean, eta hortik aurrera aktoresa izango zela argi zeukan.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ana Celia de Armas 1988ko apirilaren 30ean jaio zen Kuban, Santa Cruz del Norten. Ramon de Armas eta Ana Casoren alaba zen, Santa Cruzen hazi zen. Neba nagusi bat ere dauka, Javier izenekoa, eta argazkilaria da New Yorken. Bere familiak, Ana txikia zenean, DVDrik ez zeukan, horregatik filmak ikusten zituen bere auzokidearen etxetik, hortik aurrera hasi zen bere ametsa aktoresa izateko.
Anak bi urtez egon zen ezkonduta Marc Clotetekin, 2011etik 2013arte. Gaur egun bere senarra Franklin Latt da, 2021. urtetik daramate batera eta berarekin kontatuta lau emazte eduki ditu bere bizitzan zehar. Franklin estatubatuarra da eta Creative Artist Agency-n lan egiten du.
Ibilbide profesionala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Txikitatik argi zuen dantzaria edo aktorea izan nahi zuela. Zorionez, hamalau urterekin Kubako Arte Eskola Nazionalean sartzeko aukeratua izan zen. Bi urte geroago Una rosa de Francia antzeztu zuen hamasei urterekin besterik ez, Álex Gonzalekin batera protagonista izan zelarik. Geroago, Madrigal izeneko filmean parte hartu zuen eta baita El edén perdido telesailean ere.
Urte batzuk geroago Ana Madrilera joan zen casting batera aurkezteko asmoz. Astebetera, lortua zuen papera El Internado telesailean. Hamasei denboraldiz Carolina Leal izan zen eta Yon González (Iván), Martiño Rivas (Marcos) edo Elena Furiaserekin (Victoria) batera lan egin zuen han. Mentiras y gordas filma 2009. urtean estreinatu egin zen eta nerabezaroaren artean fenomeno bat izan zan eta 2010. urtean 4 milioi euro biltzera heldu zen.
Kubako hainbat aldizkariren portadan ere izan da: 2008ko apirilean FHM gizonezkoen aldizkarian azaldu zen; 2009ko apirilean Must! Magazine aldizkarian eta urte horretan bertan, abuztuan, Vanidad moda aldizkariaren azalean egon zen. Uda horretan bertan, bere ilaje ederrak Herbal Essences markaren irudi izatera eraman zuen, eta 2009ko udako Hobekien Zaindutako Adats Sexyaren Saria eman zioten.
2010eko uztailean, Hispania grabatzeko aukera eman zioten, Antena 3eko telesailean Anak, Nerea esklaboaren papera egin zuen, baina urte bat geroago alde batera utzi zuen telesaila. 16 kapituluetan iraun zituen 2 denboraldietan. 2013. urtean Madrilera bueltatu zan David Menkesen filma grabatzera, Por un puñado de besos, Martiño Rivas bere antzinako kidearekin grabatu zuen.
Publizitate lanak ere egin ditu, adibidez Marc Jacobsen Protect your skin elastiko solidarioen irudi izan zan beste aktore batzuekin batera, Marc Clotet aktorearekin adibidez.
Filmografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zinema
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Filmak | |||
---|---|---|---|
Urtea | Lana | Papera | Oharrak |
2005 | Madrigal | Stella | Paper sekundarioa |
2006 | Una rosa de Francia | Marie | Paper nagusia |
2007 | El edén perdidoEl Internado | Gloria
Carolina Leal |
Telefilma |
2008 | Y de postre, qué | Neska | Film laburra, Paper nagusia |
2008 | Mentiras y gordas | Carola | Paper nagusia |
2009 | Ánima | Julieta | Film laburra, Paper nagusia |
2010 | Despicable Me | Margo | Ahotsa, espainiar bikoizketa |
2011 | El callejón | Rosa | Bigarren mailako pertsonaia |
2012 | Perrito chino | Sabina | Film laburra, Bigarren mailako pertsonaia |
2013 | Faraday | Inma Murga | |
2014 | Por un puñado de besos | Sol | |
2015 | Anabel | Cris | |
2015 | Knock Knock | Bel | |
2016 | Exposed | Isabel de la Cruz | |
2016 | Hands of Stone | Felicidad Durán | |
2016 | War Dogs | Iz | |
2017 | Overdrive | Stephanie | |
2017 | Blade Runner 2049 | Joi | |
2018 | Corazón | Elena Ramírez | Film laburra |
2019 | The Informer | Sofia Heffman | |
Wasp Network | Ana Magarita Martinez | ||
Entering Red | Film laburra | ||
Knives Out | Marta Cabrera | ||
2020 | Sergio | Carolina Larriera | |
The Night Clerk | Andrea Rivera | ||
2021 | No Time to Die | Paloma | |
2022 | Deep Water | Melinda Van Allen | |
The Gray Man | Dani Miranda | ||
Blonde | Marilyn Monroe |
Telebista
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Telebista Serieak | |||
---|---|---|---|
Urtea | Lana | Papera | Oharrak |
2007–2010 | El internado | Carolina Leal Solís | Paper nagusia (56 atal) |
2010–2011 | Hispania, la leyenda | Nerea | Paper nagusia |
2011 | Actrices | Bera | Atal 1 (El futuro) |
2013 | Víctor Ros | Lola La valenciana | Minisaila, Paper nagusia |
Bideoklipak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bideoklipak | |||
---|---|---|---|
Urtea | Lana | Papera | Artista |
2009 | Mundo Frágil | Kotxeko neska | Sidecars |
2011 | Gipsy Funky Love Me Do | Neska | Rosario Flores |