Antroposofia
Antroposofia XX mendearen hasieran Rudolf Steiner pedagogoak sortu zuen pentsamendu eta espiritualtasun korronte bat da. Korronte honen helburua espirituaren fenomenoak zehaztasun guztiekin aztertzeko zientzia bat sortzea da; zientzia hori mundu fisikoa aztertzen duen zientziaren parekoa izango litzateke. Dena dela zientzia terminoa antroposofiari aplikatuta nahiko eztabaidatua izan da eta sektore tradizionalek ez dute inolaz ere onartzen.[1] Orokorrean, bestetik, hitz horrekin Steinerrek utzitako obra guztia izendatu egiten du.
Antroposofiaren oinarriak diziplina eta zientzia desberdinetan aplikatu egin dira, esaterako, pedagogian (Waldorf hezkuntza), nekazaritzan (nekazaritza biodinamikoa) eta medikuntza antroposofikoan.[2]
Hitzaren jatorria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Antroposofia literalki gizakiaren jakinduria esan nahi du. Hitz hau ez da Steinerrek asmatutako neologismoa, tradizioa duen hitza baizik. Aurkitu ditugun lehenengo aztarnak XVI. mendeko egile anonimo baten liburuan topatu ditugu. 1650an Thomas Vaughan izeneko idazleak Antroposophia Magica liburua sortu zuen. Ondoren, beste idazle eta pentsalariek erabili izan dute: Troxlerrek (1780-1866) 1806an, Immanuel Hermann von Fichtek 1856an, Gideon Spickerrek (1872-1920) 1872an, Robert Zimmermannek (1824-1898) Vienako filosofoa 1882an.
Ondarea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Ondare intelektuala
Bereziki elementu hauek osatzen dute: saio filosofikoak, saio espiritualak eta itzaldien bildumak. Intelektuala ondarearen bolumen nagusia da hau, 300 liburuko baino gehiago baitira.
- Ondare artistikoa
Literaturaren ikuspuntutik Steinerrek poesía eta antzerkia landu zituen, bata zein bestea eduki espiritualak zabaltzeko asmoarekin.
- Ondare diziplinarra
Antroposofiaren ondorioz sortutako diziplina guztietako lanak biltzen du atal honek.
Goetheanuma
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Izen horrekin Dornach herrian, Basilea inguruan, eraikitako eraikuntza ezagutzen da. Bertan Rudolf Steinerrek sortutako Antroposofia Unibertsalaren Elkartea dago. Eraikuntzaren izena Johann Wolfgang von Goethe idazlearen omenaldia da. Gotheanum horretan Faustoren antzezpenak eskaintzen dira eta baita ere kontzertuak eta euritmiaren espektakuluak. Helburu horrekin eraikinaren barruan antzoki handi bat dago. Leku berean urtero elkartearen mundu batzarrak egiten dira. Goetheanum barruan ere liburutegi handi bat eta biltzeko gela desberdinak daude.[3]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Alemanez) Goetheanumen web ofiziala.
- (Gaztelaniaz) Goetheanum espainieraz.]