Edukira joan

Blokau

Wikipedia, Entziklopedia askea
Amigó blokaua, Kubam.
Soldadu espainiarrak blokau bat altxatzen, Benisicarren, Marokon.

Blokaua (alemanez: blockhaus) egurrez eta lur-sakuez eraikitako eraikin gotortu txiki bat zen. Bere abantail nagusia muntatzeko eta desmuntatzeko oso erraza zirela zen eta horrek leku batetik bestera eramatea ahalbideratzen zuen.[1]

Ezagutzen den lehen erabilera gatazka batean Bigarren Boerren Gerra (1899-1902) izan zen. Garai horretan Britaniar Inperioak Afrikanerrek bultzatutako gerrilen aurka erabili zituen. Gerrilarien mugimenduak oztopatzeko oso egokiak ziren baina ziren gerra bat irabazteko egokiak.[2]

Rifeko gerran, XX. mendeko hasieran, espainiarrek ere modu zabalean erabili zituzten. Blokauak kokapen aurreratuak ziren, oso soldadu gutxiekin defendituak, tropa gehienak eta gerra-materialak biltzen ziren kanpamenduak babesteko erabiliak. Toki gotortu hauek oso ahulak ziren, erasotzen errazak, azken buruan nahiko isolatuak baitzeuden. Beste unitateekin komunikatzeko bakarrik heliografoak zituzten eta, bestetik, ur eta janari gutxi izaten zuten.

Askotan blokauak kokatzeko arrazoiak ez ziren estrategikoak, politikoak baizik. Batzutan ere espainiarren alde zeuden bertakoek ere eskatzen zituzten, beste kabilen erasoen aurka babesteko.

Blokauak literaturan

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eleberri espainiar batzuek gertatutako gertaeretan oinarritutakoak, blokauen bizitzaren inguruko informazio asko bildu izan da. Hona hemen ezagunenak:

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]