Bus (informatika)
Itxura
- Artikulu hau informatikako kontzeptuari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Autobus».
Bus (bidirectional universal switch), informatika arloan, elementu bi edo gehiagoren artean seinale elektrikoak bidaltzeko elektrizitatearen hari eroaleak dira.
Gailu elektronikoetan, konputagailuetan gehien bat, komunikatzeko elementurik erabilgarriena busa da.
Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Busaren ezaugarriak hauek dira:
- Oinarri-banda: Informazioa busetik zuzenean bidaltzen da, eramailerik gabe.
- Paralelismo maila: Orokorrean, busa paraleloa da, hau da une batean bitak batera bidaltzen ditu. Batzuetan bus multiplexatua erabiltzen da, bus paraleloa bezalakoa da, baina bere zabalera bidali behar den hitzarena baino txikiagoa da. Horregatik, hitz oso bat bidaltzeko, bidaltze partzialak egin behar dira, busa denboran multiplexaturik.
- Tenporizazioa: Tenporizazioa kontutan izanik, busa ziklo osokoa edo zatitutakoa izan ahal da. Osokoa bada, busa okupatuta dago gailu arteko transferentzia irauten duen denbora guztian. Zatitutakoa bada, busaren denbora zati txikietan banatzen da (time slots). Honelako zati batek mezu bat bidaltzeko balio du. Orduan oinarrizko transferentzia bi periodotan zatitzen da: eskaerena era erantzunarena.
- Eragiketa era: Bi gailu artean nola sortzen den elkarrizketa transferentzia bat egiteko. Izan daiteke sinkronoa edo asinkronoa.
- Kontrol estrategiak: Busak, gailuak konektatzen dituzten hari batzuekin osaturik daude. Kasu solinean, PUZak kontrolatzen ditu transferentzia guztiak, bera da nagusia edo maisua da, eta beste gailu guztiak morroiak dira. Batzuetan aldi batetarako maisuak agertzen dira, adibidez PUZari ziklo-lapurreta eskatzen dioten gailuak, memoriara sarbide zuzenak egiteko. Beste egoera batzuetan maisu batzuk busaren erabilera banatzen dute.
- Luzera: Busa, gehienezko luzera batetarako diseinatzen da.
- Abiadura: Bus baten transmisio abiadura bere luzera, konexioak, egiteko erabili den euskarria eta kontrol logikaren menpe dago.
- Konexio gaitasuna: Zenbat elementu konektatu ahal diren bus batean
- Aplikazioa: Bus baten ezaugarriak mugatzen ditu.
- Ziklo motak: Ondorengo zikloak jasan dezake:
- -Maisu batek irakurketa ziklo bat morroi bateri
- -Maisu batek idazketa ziklo bat morroi bateri
- -DMA zikloa (ziklo-lapurreta, idazketa edo irakurketa)
- -Eten zikloa
- Logika mota: Batzuetan logika negatiboarekin eraikitzen dira, zeren:
- -Potentzia gutxiago gastatzen da
- -Konmutazioa azkarragoa da
- -Gailua itzalita badago, ukatu balore hartzen du.
- Euskarria: Gailu desberdinetako konexio fisikoa egiteko erabiltzen den materiala da. Izan ahal dira:
- -Kableak (Txirikorda, laua, ardazkidea)
- -Zuntz optikoa