Edukira joan

Clunyko abadia

Koordenatuak: 46°26′05″N 4°39′34″E / 46.434843°N 4.659474°E / 46.434843; 4.659474
Wikipedia, Entziklopedia askea
Clunyko abadia
Cluny
 Monumentu historikoa
Kokapena
Estatu burujabe Frantzia
Frantziaren banaketa administratiboa Metropolitar Frantzia
Eskualdea Borgoina-Franche-Comté
Departamendua Saona eta Loira
Frantziako udalerriCluny
Koordenatuak46°26′05″N 4°39′34″E / 46.434843°N 4.659474°E / 46.434843; 4.659474
Map
Historia eta erabilera
Irekiera909ko irailaren 2a
Erlijioakatolizismoa
ElizbarrutiaRoman Catholic Diocese of Autun (-Châlon-sur-Saône-Mâcon-Cluny) (en) Itzuli
Territorial abbey of Cluny (en) Itzuli
Arkitektura
Estiloaarkitektura erromanikoa
Ondarea
Mérimée IDPA00113220
Kontaktua
Helbidearue du 11-Août
Webgune ofiziala

Clunyko abadia (Cluni edo Clugny ere bai; frantsesez: Abbaye de Cluny) antzinako beneditar monasterioa da, Frantziako Cluny udalerrian dagoena.

Clunyko abadia 910eko irailaren 2an sortu zuen Gilen I.a Akitaniakoa dukeak. Bernón Baumekoa ezarri zuen abade, eta abadia berehala Sergio III.a aita santuaren agindupean jarri zuen. Benedikto Nursiakoaren arauak gorde behar bazituen ere, jaun eta apezpikuengandik libre aritzeko eskubidea jaso zuen. Berezitasun honek, aitasantutzarekin harreman estuak eduki ahal izateak, bertako abadeen itzal handiak (Odon Santua, Odilon Santua, Hugo Handia Santua) eta urteetan aurrera jo ahala bere mendean hartu zituzten lurraldeen hedadura handiak (1.200 etxe inguru Hugo Handia Santua abadea hil zenean, 1109. urtean), XI. mendeko garrantzizko erlijio erreformagune bihurtu zuten. Cluny hiria, Frantziako erdi-ekialdean dagoen Borgoina eskualdeko Saona eta Loira departamenduan kokatua, antzinako abadiaren inguruan hazi zen.

Clunyn egon zen beste zenbait pertsonaia ospetsu: Hildebrando Santua (Gregorio VII.a aita santua), Petri Agurgarria abadea, ordena Bernardo Clairvauxkoaren erasoetatik babestu zuena.

Artean ere Clunyn abiarazi zen eraberritzeak eragin handia izan zuen, ordura arteko molde erromanikoaren bilakaera gauzatu baitzuen. Neurri handiko eraikuntza da Clunyko eliza. Kanoi ganga zorrotza eta leiho zabalez hornituriko sasi-triforioa ditu, eliz-atari zabalak eta hiru kanpandorre karratu oso garaiak kanpoaldean. Erromako San Petri basilika eraiki zen arte, kristautasunak izan zuen elizarik handiena izan zen Cluny. XIX. mendearen hasieran suntsitu zuten ia erabat.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]