Edukira joan

Cookie

Wikipedia, Entziklopedia askea

Cookie bat (['ku.ki] ahoskatzen da; hitzez hitz ingelesez gaileta esan nahi du) web zerbitzari batek erabiltzailearen fitxategi sisteman (erabiltzailearen nabigatzailean) idazten duen testu-fitxategi txiki bat da. Erabiltzaileak webgune hori kargatuko duen aldi bakoitzean, nabigatzaileak cookie hori atzera bidaliko dio zerbitzariari, erabiltzailearen aurreko jarduera jakinarazteko. Horrela, zerbitzariak erabiltzaile horri modu pertsonalizatuan erakutsi ahal izango zaio webguneko informazioa.

Cookie-en bidez nabigatzen ari denaren inguruko ohiturak ondorioztatu daitezke eta ondorioz cookie-en erabilera maltzurra egin daiteke. Herrialde batzuetan lege bereziak sortu dituzte erabiltzaileen pribatutasuna babesteko. Hala ere, cookie-ek testu-fitxategi txikiak dira eta ezin dute ezabatu konputagailuko daturik, leiho berririk ireki, edo zabor-posta sortu, batzuetan esan den moduan.

Cookie baten segurtasuna hiru puntutan oinarritzen da: bisitatzen ari den webgunearen segurtasuna, bisitariaren nabigatzailearen segurtasuna eta ea cookie-a enkriptatuta bidaltzen den. Hiru puntuetako batean segurtasuna ez badago ziurtatuta hacker batek irakur litzake cookie-aren datuak.[1]

Hauek dira ohiko erabilerak:

  • Aurreko saio batean erabiltzaileak edukiak ikusteko hautatu dituen aukerak gordetzea (hizkuntza, adibidez), hurrengo saioetan hasieratik edukiak horrelaxe ikus ditzan.
  • Erabiltzailearen konputagailuaz informazioa jasotzea, adibidez: IP helbidea, sistema eragilea, nabigatzailearen mota edo ea une honetan erregistratuta dagoen webgunean.
  • Denda birtual bateko erosketa-poltsa bat kudeatzea.
  • Erabiltzaileak bisitatu ohi dituen webguneei buruzko informazioa jasotzea.
  • Erabiltzaileak webgune horretan duen izena eta pasahitza gordetzea, webgunea bisitatuko duen aldi guztietan horiek berriro tekleatzeko beharrik ez izateko.

Inplementazioa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Web orri bat eta zerbitzari baten arteko elkar truke posible bat. Bertan zerbitzariak cookie bat bidaltzen du nabigatzailera eta nabigatzaileak atzera bueltan.

Teknikoki, cookie-ak web zerbitzariak aukeratutako datu multzo bat dira eta testu fitxategi moduan nabigatzailera bidaltzen dira. Fitxategi hau nabigatzaileak gordetzen du eta web orri berri bat eskatzen denean atzera web nabigatzaileari bidaltzen du, aldaketarik egin gabe. Azken finean, aurretik egindako aldaketen memoria bezala jokatzen du cookieak. Cookierik egongo ez balitz web zerbitzarira egiten diren eskaera guztiak toki berdinera bidaliko lukete eta cookie-en bidez aurreko egoera batean oinarritutako web orria erakutsi daiteke.

Cookiea sortzen duen zerbitzariak iraungitze data bat jarri diezaioke fitxategiari, horrela, data horretan fitxategia ezabatu egingo da. Iraungitze datarik jartzen ez bada cookiea nabigatzailea ixten denean ezabatzen da, ez besteak bezala, saiotik saiora gorde egiten dela. Horregatik, iraungitze data duten cookieak iraunkorrak direla esaten da.

Nabigatzaileko aukerak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Egungo web nabigatzaile gehienek cookieak onartzen dituzte. Normalean erabiltzaileari nabigatzaile ezagunenek ondorengo hiru aukera nagusiak eskaintzen dituzte:

  • Edozein cookie onartzen da
  • Erabiltzaileari galdetzen dio cookie bakoitza onartu nahi duen
  • Ez ditu cookieak onartzen

JavaScript onartzen duten nabigatzaile gehienek helbideen lekuan javascript:alert("Cookies: "+document.cookie) idatziz aktibo dauden cookieak ikusi daitezke.

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Cookiek ondorio garrantzitsuak dituzte webgunearen erabiltzaileen pribatutasun eta anonimotasunean. Cookieak konfiguratzen dituen zerbitzarira edo Interneteko domeinu bereko zerbitzari batera bakarrik bidaltzen dira, baina webgune batek beste domeinu batzuetan zerbitzarietan gordetako irudiak edo beste osagai batzuk izan ditzake. Horiei hirugarren parteko cookie-ak esaten zaizkie. Horrelako erabilera oso ohikoa da publizitate pertsonalizatuari begira. Cookie horiek onartzen badira pribatutasuna are konprometituagoa egongo da.

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europar Batasunan cookie-en inguruko arauak daude 2002tik eta hainbat aldiz eguneratu da. Funtsean dioena da web orri bat bisitatzen duen erabiltzaileak informazio zehatza eta zalantzarik gabekoa jaso behar duela cookie politikaren inguruan.[2] Nolabaiteko babesa da, baina nabigazio aktiboago bat eskatzen du, argi ibili beharra dagoelako mezuak onartzerako garaian.[3]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez) Vamosi, Robert. «Gmail cookie stolen via Google Spreadsheets» CNET (Noiz kontsultatua: 2022-04-12).
  2. (Gaztelaniaz) «La AEPD actualiza su Guía sobre el uso de cookies para adaptarla a las nuevas directrices del Comité Europeo de Protección de Datos» AEPD (Noiz kontsultatua: 2022-04-12).
  3. «“Cookie”ak jatea baino zailagoa» Sarean .eus 2021-03-11 (Noiz kontsultatua: 2022-04-12).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]