Crossing (2024ko filma)
Crossing (2024ko filma) | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 2024 |
Izenburua | Geçiş, გადასვლა, Passage eta Crossing |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa turkiera georgiera |
Jatorrizko herrialdea | Suedia, Turkia, Georgia, Danimarka eta Frantzia |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | film dramatikoa eta LGBTeei buruzko filma |
Iraupena | 105 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Levan Akin (en) |
Gidoigilea(k) | Levan Akin (en) |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Mathilde Dedye (en) |
Konpainia ekoizlea | French Quarter Film (en) Bir Film (en) Totem Films (en) |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Istanbul eta Batumi |
Crossing (turkieraz: Geçiş, georgieraz: გადასვლა) 2024ko Levan Akin suediar zinema zuzendariaren film dramatikoa da.
Sinopsia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lia 72 urteko historiako irakasle erretiratua da, eta Batumin bizi da, Georgian. Zorrotza da, eta erraz gaitzesten ditu onartu ezin dituenak. Ezkongabea da, eta duintasunak eta printzipioek gidatzen dute haren bizitza. Lia bere ilobaren bila dabil; Tekla izeneko trans emakumea da hura. Hilzorian zegoen ahizpari hitzeman zion alaba aurkitu eta etxera ekarriko zuela bueltan. Itxura guztien arabera, Teklak Turkiako muga zeharkatu zuen, eta Istanbulen bizi da. Bilaketan, Liak Achirekin egingo du topo. Ikasle ohi baten anaia da Achi, besteen bizkar bizi den gazte tonto xamarra, eta Liarekin joan nahi du Istanbulera. Tekla non dagoen badakiela eta turkiarrez eta ingelesez mintzatzen dela esanez argudiatuko du harekin joateko nahia. Horrela, bikoteak Istanbulerako bidaia hasiko du, bilaketan lagunduko duten pertsonaia anitzekin egingo dute topo bidean, eta, galdutako emakumeari buruz gehiago jakiteko ez ezik, beren buruak hobeto ezagutzeko ere balioko die bidaiak.[1]
Aktoreak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Mzia Arabuli
- Lucas Kankava
- Deniz Dumanlı
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Bideak bidaia bat baino gehiago dakarrenean» Berria 2024-10-02 CC BY-SA 4.0 lizentziapean.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau zinemari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |