Darfur
Darfur | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mota | region of Sudan (en) eta area (en) |
Azalera | 503.180 km² |
Geografia | |
Koordenatuak | 13°N 25°E / 13°N 25°E |
UTC ordua | UTC+02:00 |
Herrialdea | Sudan |
Darfur[1] (arabieraz: دار فور, eusk: 'Fur herriaren lurra') Sudango mendebaldean kokatutako eskualdea da. Afrika Erdiko Errepublika, Txad eta Libiarekin egiten du muga. Sudango hiru estatu federatuk osatzen dute: Gharb Darfur, Janub Darfur eta Shamal Darfur. 493.180 km²ko hedadura du. Ordoki bat da, nahiko lehorra, Marrah mendiekin erdialdean. Iparraldean hareazko desertu bat du eta hegoaldean sabana da nagusi. Hiririk garrantzitsuenak Al-Fashir, Nyala eta El Geneina dira. Al-Fashir hiriak 30.000 biztanle ditu.
Eskualde menditsua da erdialde eta mendebalean. Jebel Marra da mendi altuena, 3.088 metrorekin. Laboreak eta datilak ustiatzen dira batez ere. Bertan furrak bizi dira, islamiar beltzak.
Darfurko gatazka Yanyauiden eta afrikar beltzen arteko garbiketa etnikoa sortu du, milioika errefuxiatu eta milaka pertsonen heriotzarekin 2007ko abuztuaren 1ean Sudan eta Nazio Batuen Erakundeak 26.000 militar hedatzeko akordioa lortu zuten.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Berberiar erreinua izan zen XVI. mendera bitartean. 1874. urtean Egiptoren mende geratu zen. XVIII. mendean oparotasun handia izan zuen eskualde honek.
2014ko abuztuaren 21ean, Roziqat eta maalia leinuetako 63 kide hil ziren gutxienez, lursail baten jabetzak eta ganadu lapurretak eragindako borroketan. Lursailari buruzko lehia 1950eko urteetan sortu zen, eta, maalien lurretan petrolioa aurkitu ostean, gogortu egin ziren[2].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2014/08/24 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Euskaltzaindia. Ekialde Hurbileko eta Ipar Afrikako toponimia. .
- ↑ «LEINU ARTEKO BORROKETAN HILAK, SUDANEN», Berria, 2014-08-22