Edukira joan

Don't ask, don't tell

Wikipedia, Entziklopedia askea
Don't ask, don't tell
Irudia
Motapolicy (en) Itzuli
Denbora-tarte1993ko abenduaren 21a - 2010eko abenduaren 22a
Repealed by (en) ItzuliDon't Ask, Don't Tell Repeal Act of 2010 (en) Itzuli
Argumentu nagusiaSexual orientation and the United States military (en) Itzuli
don’t ask, don’t tell (en) Itzuli
HerrialdeaAmeriketako Estatu Batuak

Don't ask, don't tell, euskaraz: «Ez galdetu, ez aipatu», 1993ko abenduaren 21etik 2011ko irailaren 20ra Ameriketako Estatu Batuetako Indar Armatuetan homosexualitateari buruz indarrean egondako politikak jasotako izendapena da. Legedi Federalak (10 U.S.C. § 654) ezarri eta 2010eko abenduaren 16ean Ameriketako Estatu Batuetako Ordezkarien Etxeak eta 2010eko abenduaren 18an Ameriketako Estatu Batuetako Senatuak atzera bota ondoren, abenduaren 22an Barack Obama presidenteak indargabetu zuen.

Legeak AEBetako Indar Armatuetako homosexual edo bisexual orori Armadako kidea zen artean bere sexu-joera ezagutzera ematea edo homosexualitateari buruz mintzatzen debekatzen zien, 10 U.S.C. § 654 (b) atalean adierazitako salbuespen egoeretan bakarrik. Bestalde, "ez galdetzeak", debekatutako jokaerarik ez balegoke, goi karguek bere zerbitzupeko kideen sexu-joerei buruzko galdeketa edo ikerketa burutzeko debekua ezartzen zuen. Legeak "bere sexu-joera jakitera eman edo jarduera homosexualak izaten saiatzen den" edonori Estatu Batuetako Indar Armatuetan zerbitzatzea debekatzen zion, horrek "goi estandar morala, orden ona eta disziplina, eta gaitasun militarraren funtsa den unitatearen irmotasunarentzat onartezina den arrisku nabarmengaitza sortu dezakelako".

Armadaren gida ofiziala

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]