Edukira joan

Ekialdeko Afrika Alemana

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ekialdeko Afrika Alemana
Deutsch-Ostafrika
1880. hamarkadan – 1919
Kolonia
Alemaniako lurrak Afrikan 1913an. Berde ilunagoaz Ekialdeko kolonia.
Geografia
HiriburuaBagamoyo (1885-1890) - Dar es Salaam (1890-1919)
Ekonomia
DiruaEkialdeko Afrika Alemaneko errupia
Kultura
Hizkuntza(k)Aleman
Historia

Ekialdeko Afrika Alemana[1] (alemanez: Deutsch-Ostafrika) Alemaniar kolonia izan zen, Ekialdeko Afrikan. Lurralde horretan egungo Burundi, Ruanda eta Tanzaniako alde kontinentala daude. Koloniaren hasiera 1880. hamarkadan izan zen eta Lehen Mundu Gerrarekin amaitu, zeren eta, Alemaniaren porrota ondoren egin zen Versaillesko Itunan, 1919an zonalde horiek irabazleen eskuetara joan ziren. Koloniaren zabalera 994.996 km²koa zen. 1913an, 7.700.000 biztanle zituen.[2]

Koloniaren antolaketa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ekialdeko Afrika Alemanean europar gutxi zeuden. Horregatik, beti, bertako buruzagien laguntza behar izan zuten antolamendua, zergak eta ekoizpenak mantentzeko. Alemaniarrek etxaldeak sortu zituzten, kotoia, kafea eta sesamo lantzeko.

Koloniaren historia Karl Peters abenturariarekin hasi zen. Petersek Deutsch-Ostafrikanische Gesellschaft konpainia ("Ekialdeko Afrikaren Konpainia Alemaniarra") sortu zuen. Halaber, bertako buruzagiekin itun batzuk sinatu zituen, bereziki Zanzibar parean dagoen kostaldean. 1885eko martxoaren 3an Alemaniako Gobernuak konpainiari inperioko baimena eman zion lurraldean protektoratua sortzeko asmoz. Petersek orduan zenbait espezialista kontratatu zituen lurraldea aztertzeko, Rufuji ibaiaraino hegoaldetik ea Wituraino iparraldetik.[3]

Zanzibarko sultanak berria jakin zuenean, protesta egin zuen zeren eta haren ustez kontinenteko lurralde hori berea baitzen. Orduan, Alemaniako kantziler, Otto von Bismarckek bost gerra-itsasontzi bidali zituen ingurura eta abuztuaren 7an sultanaren jauregiari eraso egin. Egoera ikusita, britaniarrek eta alemaniarrek lurraldea baren artean banatu zuten. Sultanak, britaniarren laguntza gabe, ituna onartu behar izan zuen.

Alemaniarrak Bagamoyon, Dar es Salaamen eta Kilwa ezarri ziren. 1888an Abushiriko matxinada sortu zen baina, britaniarren laguntzaz, berehala menperatu zuten, 1889an. 1890an, Londres eta Berlin bi inperioen arteko mugak zonaldean adostu zituzten; orduan, 1910era arte iraun zuten Ekialdeko Afrika Alemanaren mugak ezarri ziren.

Gotorleku alemaniarra Bagamoyon.

Indigenen erresistentzia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alemaniarrek matxinada batzuei aurre egin behar izan zieten. 1891 eta 1894 artean, hehe herriak, Mkwawa buruzagiaren agindupean, alemaniarren zabaltzeari aurre egin zion. Azkenean, zenbait tribu alemaniarren alde jarri ziren eta Mkwawa garaitua izan zen. Hala ere, gerrillaren bitartez, alemaniarren aurkako erasoek segitu zuten. 1898an Mkwawak, inguratuta zegoela eta, bere buruaz beste egin zuen. 1905ean, bestetik, Maji Maji matxinada sortu zen; Adolf von Götzen kondeak itzali zuen errebolta.

Kolonietan oso ohikoa zenez, Ekialdeko Afrika Alemanean ere ustelkeria kasuak eta eskandaluak zabaldu ziren, baita ere bortizkeriazkoak ere. 1907an Bernhard von Bülowek Bernard Dernburg izendatu zuen koloniaren administrazioa garbitzeko. Oso erreforma garrantzitsuak sortu zituen eta kolonia eraginkortasunaren eredua bihurtu zen. Horri esker ere Lehen Mundu Gerra sortu zenean, bertako herriak alemaniarren alde jarri ziren.

Lehen Mundu Gerra

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehen Mundu Gerran alemaniarren armada britaniarrena baino askoz apalagoa zen. Hala ere, Paul von Lettow-Vorbeck jeneralak aurre egin zien. Britaniarrek 200.000 gizonekin, Jan Smutsen agindupean, alemaniarrek 3.000 soldadu europar eta 11.000 natibo bakarrik zituen; alemaniarren aldeko indigenak askariak ziren. Paul von Lettow-Vorbeckek lortu zuen garaipen garrantzitsuenetarikoa Tangako gudua izan zen; gudu horretan, armada zortzi aldiz handiagoa garaitu zuen. Azkenean, gerra amaituta, Mozambiken amore eman behar izan zuen. Ekialdeko Afrikakoa izan zen Alemaniak porrotarik jasan behar izan ez zuen fronte bakarra Afrikan.[4][5]

Versaillesko Ituna

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Versaillesko Itunak (1919) kolonia bukatu zuen, haien lurrak gerraren irabazleen artean banatu baitziren:

Iruditegi historikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

R. O. Collins & J. M. Burns (2007): A History of Sub-Saharan Africa, Cambridge University Press, ISBN 978-0-521-86746-7.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]