Eztebe III.a Moldaviakoa
Eztebe III.a Moldaviakoa | |||
---|---|---|---|
1457ko apirila - 1504ko uztailaren 2a ← Peter Aaron (en) - Bogdan III the One-Eyed (en) → | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Borzești (en) , 1433 | ||
Herrialdea | Moldaviako Printzerria | ||
Talde etnikoa | Errumaniarra | ||
Lehen hizkuntza | errumaniera | ||
Heriotza | Suceava, 1504ko uztailaren 2a (70/71 urte) | ||
Hobiratze lekua | Putna Monastery (en) | ||
Familia | |||
Aita | Bogdan II of Moldavia | ||
Ama | Maria | ||
Ezkontidea(k) | Maria of Mangup (en) Maria Voichița (en) Evdochia of Kyiv (en) | ||
Bikotekidea(k) | ikusi
| ||
Seme-alabak | ikusi
| ||
Leinua | House of Mușat (en) | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | errumaniera | ||
Jarduerak | |||
Santutegia | |||
Uztailaren 2 | |||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | kristautasun ortodoxoa |
Eztebe III.a Moldaviakoa edo Eztebe Handia (errumanieraz: Ștefan cel Mare; 1433 – Suceana, 1504ko uztailaren 2a) Moldaviako voivoda edo printzea izan zen 1457tik 1504ra.
Bogdan II.aren semea izan zen eta Moldavia gobernatu zuen berarekin batera. 1451n Bogdan bere anaia Petri III.a Aaronek hil zuen. Eztebek Hungaria eta Valakiara ihes egin zuen, eta Vlad Drakularen laguntzarekin Moldaviara itzuli eta osaba kanporatu zuen. 1457ko udan printze bezala gantzutua izan zen eta 1459an Poloniari eraso zion Kasimiro IV.a Jagellondarraren laguntza eragozteko Petri Aaroni.
1467an Matias I.a Hungariakoa erregeak Moldavia inbaditzea eragotzi zuen eta 1470ean Petri III.a Aaron garaitu eta exekutatu zuen. Gotorleku zaharrak berreraiki eta berriak eraiki zituen otomanietatik defendatzeko. 1473an sultanari zergak ordaintzeari utzi eta Valakiari eraso zion. 1475ean otomandarrak garaitu zituen Vasluiko guduan eta Sixto IV.a aita santuak "Athleta Christi" deitu zion.
Hala ere, otomandarren aurkako hainbat porroten ondoren, zerga ordaindu zuen 1486tik. Harrizko elizak eta monasterioak eraiki zituen Moldaviako estiloan. Bere azken urteetan seme Bogdan III.arekin gobernatu zuen.
Bere erregealdi luzea egonkortasuna izan zen Moldaviako historian, eta egungo errumaniarrek heroi nazionaltzat jotzen dute. Errumaniako Eliza Ortodoxoak kanonizatu zuen 1992an.