Fight Club
- Artikulu hau Filmari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Fight Club (eleberria)».
Fight Club (euskaraz: Borroka kluba) film satirikoa da, David Fincher estatubatuar zinemagileak 1999an zuzendu zuena. Chuck Palahniuk idazlearen izenburu berdineko eleberrian (1997) oinarrituta dago. Edward Norton, Brad Pitt eta Helena Bonham Carter izan ziren antzezle nagusiak. Nortonek bere lanbide liberalarekin asperturik estatubatuar gizartean bizi den "gizon arruntaren" papela egiten du (zeinaren izena ez den erakusten). Hala bada, "borroka klub" klandestino bat sortzen du Tyler Durden deituriko jaboi saltzaile batekin (Brad Pittek antzeztua), eta honekin eta Marla Singerrekin (Helena Bonham Carterrek antzeztua) erlazio batean aurkitzen da.
Chuck Palahniukeken eleberria Laura Ziskinek aukeratu zuen, 20th Century Foxeko produktoreak hain zuzen, zeinak Jim Uhis kontratatu zuen zineko adapziorako gidoia idatzi zuen. David Fincher proposaturiko lau zuzendarietako bat izan zen, eta azkenean, kontratatua izan zen proiektuarenganako zuen ilusioa ikusita. Fincherrek gidoia garatu zuen Uhisekin batera eta zineko industriako aktoreei eta beste kide batzuei eskatu zien laguntza idazteko ordurako. Zuzendariak eta aktore zerrendak pelikula 1955eko Rebel Without a Cause eta 1967ko The Graduate filmekin alderatu zuten. Fincherrek filmeko indarkeria generazio gazteen eta publizitateko baloreen sistemaren arteko gatazkaren metafora adierazten saiatu zen. Zuzendariak Palahniuken eleberriko ñabardura homoerotikoak kopiatu zituen ikuslearentzat deserosoa eginarazteko eta hala bukaerako giro dramatikoa asma zezaten saihesteko.
Estudioko exekutiboei ez zitzaien pelikula gustatu eta ondorioz, marketing kanpaina berregin zuten, hala, diru galtze posibleak gutxitzeko asmotan. Fight Clubek ez zituen aurreikuspenak bete eta erreakzio oso polarizatuak jaso zituen kritikoen partetik. Hala ere, Oscar Sari batera nominatua egon zen eta beste hamabost nominazioetara. Horretaz gainera, Brad Pitten pelikula onenetako gisa kontsideratua dago. Pelikula, mezu anbiguo eta ulertze zailekoa lehen ikustaldian, ez zen asko gustatu estreinatu eta lehen urteetan, baina denborarekin kultuzko filma bilakatu zen. Pelikula eztabaidagarrienetako bat bilakatu zen. The Guardian egunkariak estatubatuar politikako aldaketaren seinale bezala ikusi zuen eta bere estiloa berritzaile gisa definitu zuen. Pelikulak arrakasta komertziala lortu zuen DVD formatoa sortzerakoan, zeinak asko erraztu zuen kultuzko filma bilakatzean. Gaur egun IMDb webgunean historiako pelikula onenen zerrendan hamargarren postuan aurkitzen da.
Argumentua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lanbide liberala baina inongo ilusio edo grinarik ez duen Jack izeneko gazte batek (Edward Norton) bere bizitza grisa eta aspergarriaren ondorioz lokartzeko arazo larria jasaten hasi da, honek lanean eta azken finean bere bizimoduan ere kaltea dakarkio. Hegazkinean burututako bidai batean zehar Tyler Durden (Brad Pitt) deituriko oso pentsamolde berezia duen xaboi-saltzaile karismatikoa ezagutuko du: perfekzionismoa, jende oso ahularen helburua da, aldiz, norberaren suntsipena, benetazko bizipoza eskeintzen duen gauza edo jarduera bakarra da. Hortaz, bi gazteek ezkutuko borroka elkarte bat sortzea erabakiko dute, bertan kideek elkar jipoituz heuren eguneroko bizitzetako frustrazioak eta haserreak borroketan irauliko dituzte, elkarte sekretu honek itzelezko arrakasta izango duelarik.
Bitxikeriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]David Fincher, hainbat bitxikeri argitaratu zituen interneten. Hemen haietako batzuk[1]:
- Filmeko eszena guztietan Starbucks-eko ontzi bat agertzen da.
- Tyler Durden behin baino gehiagotan agertzen da fotograma batean, pelikulan agertu baino lehen. Hau bakarrik ikusi ahal da filmea momentu egokian geldiaraziz.
- Narratzaileak Tylerri lehen aldiz ukabikada bat ematen dionean suposatzen da Edward Norton aktuatu behar zuela, Brad Pitteri eman gabe, baina ez zen horrela izan.
- Brad Pitt hautatu baino lehen produktoreak Russell Crowe nahi zuten Tyler Durdenen papera antzezteko.
- Matt Damon eta Sean Penn narratzailearen papera egiteko kandidatoak izan ziren.
Pertsonaiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Edward Norton: Narratzailea / Jack
- Brad Pitt: Tyler Durden
- Helena Bonham Carter: Marla Singer
- Meat Loaf: Robert 'Bob' Paulson
- Zach Grenier: Richard Chesler
- Richmond Arquette
- David Andrews: Thomas
- George Maguire
- Eugenie Bondurant
- Christina Cabot
- Sydney 'Big Dawg' Colston
- Rachel Singer: Chloe
- David Lee Smith: Walter
- Holt McCallany
- Eion Bailey: Ricky
- Evan Mirand: Steph
- Jared Leto: Angelface
- Peter Iacangelo: Lou
- Thom Gossom Jr.
Musika (Soundtrack)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]N.º | Izenburua | Iraupena |
---|---|---|
1 | «Who Is Tyler Durden? - SoundTrack» | 5:03 |
2 | «Homework» | 4:36 |
3 | «What Is Fight Club? - SoundTrack» | 4:44 |
4 | «Single Serving Jack» | 4:14 |
5 | «Corporate World - SoundTrack» | 2:42 |
6 | «Psycho Boy Jack - SoundTrack» | 2:57 |
7 | «Hessel, Raymond K.- SoundTrack» | 2:49 |
8 | «Medulla Oblongata - SoundTrack» | 5:59 |
9 | «Jack's Smirking Revenge» | 3:58 |
10 | «Stealing Fat» | 2:21 |
11 | «Chemical Burn - SoundTrack» | 3:35 |
12 | «Marla - SoundTrack» | 4:22 |
13 | «Commissioner Castration - SoundTrack» | 3:06 |
14 | «Space Monkeys - SoundTrack» | 3:18 |
15 | «Finding the Bomb - SoundTrack» | 6:50 |
16 | «This is your life* - Mark Sing» | 3:31 |
17 | «Where is my mind? - Pixies» | 3:46 |
Eleberria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Fight Club (1997, Chuck Palahniuk)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Noiz kontsultatua: 2016-02-27).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Fight Club filmaren iragarkia ikusgai. Youtube.com (Ingelesez)
- Fight Club filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)
- 1999ko filmak
- David Fincherrek zuzendutako filmak
- Chuck Palahniukek idatzitako filmak
- Edward Nortonek antzeztutako filmak
- Brad Pittek antzeztutako filmak
- Helena Bonham Carterrek antzeztutako filmak
- Jared Letok antzeztutako filmak
- Meat Loafek antzeztutako filmak
- Zach Grenierrek antzeztutako filmak
- David Lee Smithek antzeztutako filmak
- Eion Baileyk antzeztutako filmak
- Paul Dillonek antzeztutako filmak
- Ezra Buzzingtonek antzeztutako filmak
- Tim de Zarnek antzeztutako filmak
- Christina Cabotek antzeztutako filmak
- Eugenie Bondurantek antzeztutako filmak
- Phil Hawnek antzeztutako filmak
- Eddie Hargitayk antzeztutako filmak
- Holt McCallanyk antzeztutako filmak
- Richmond Arquettek antzeztutako filmak
- Stuart Blumbergek antzeztutako filmak
- Matt Winstonek antzeztutako filmak
- Paul Carafotesek antzeztutako filmak
- Michael Shamus Wilesek antzeztutako filmak
- Carl Ciarfaliok antzeztutako filmak
- Bob Stephensonek antzeztutako filmak
- Pat McNamarak antzeztutako filmak
- Art Linsonek ekoitzitako filmak
- 20th Century Foxek ekoitzitako filmak
- Ameriketako Estatu Batuetako filmak
- Thrillerrak
- Nortasun disoziatibo desorekari buruzko filmak
- Hiri tribuei buruzko filmak
- Delawaren girotutako filmak
- Liburuetan oinarritutako filmak
- Kultuzko filmak