Edukira joan

Fortingallgo hagina

Koordenatuak: 56°35′53″N 4°03′04″W / 56.59806°N 4.05111°W / 56.59806; -4.05111
Wikipedia, Entziklopedia askea
Fortingallgo hagina.
Haginaren inguruko horma.

Fortingallgo hagina, Eskoziako gaeleraz: Craobh-Iubhair Fhartairchill eta ingelesez: Fortingall Yew, Eskoziako Fortingall udalerriko elizaren alboan dagoen hagin arrunt bat da, Perth eta Kinross konderrian. Gaur egun Europako hagin zaharrenatzat jotzen da. Aditu batzuen arabera 2.000-3.000 urteko adina omen du, beste batzuen arabera aldiz, 5.000-9.000 urte artekoa litzateke. Dena den, Erresuma Batuko zuhaitzik zaharrena bezala sailkatua dago.

Haginak berez ez du itxura harrigarririk, ez da oso garaia eta beste garai batean erraldoia zen bere enborrak ere (1769an 17,5 metroko perimetroa zuen), gaur egun ez du beste munduko itxurarik, batez ere, XIX. mendean, turistek bertaratu eta oroigarri gisa enborretik oroigarri moduran ezpala bat hartzeko ohiturak desitxuratu baitu. Azken honek, zuhaitzaren berezko itxuran eragina izan eta enborraren erdialdea lurzoruaren mailan gelditzea ekarri du. Hala eta guztiz ere, zuhaitzak beste mende batzuk bizirautea aurreikusi da, eta gaur egun bere inguruan horma batek babesten du.


Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
56°35′53″N 4°03′04″W / 56.59806°N 4.05111°W / 56.59806; -4.05111