Edukira joan

Frantziako geografia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Frantzia sateliteko irudian

Frantzia Mendebaldeko Europako estatuetako bat da. Metropolitar Frantziak 551.500 km²ko eremua du (675.417 km² itsasoz haraindiko lurraldeekin). Iparretik hegora 1000 km luze da (Bray-Dunes - Cerbère luzera da handiena). Europako estatu handienetan hirugarrena da (Errusia lehena eta Ukraina bigarrena izanik). Kontinenteko komunikazio eta kultura bidegurutze paregabea da.

Frantziak lau itsasalde ditu, Ipar Itsasoa, Mantxako kanala, Atlantiar Ozeanoa eta Mediterraneoa, 3.427 kilometroko luzerarekin.

Metropolitar Frantzia Mendebaldeko Europan kokatua dago. Estatuaren zati dira, halaber, Europatik kanpo diren hainbat lurrelde: Ipar Amerikan, Antilletan, Hego Amerikan, Indiako ozeanoan, Ozeano Bareko hego eta iparraldean eta Antartikan.

Metropolitar Frantziak Mantxako kanalarekin du muga iparraldean; ipar-ekialdean, Belgika, Luxenburgo eta Alemaniarekin; ekialdean, Alemania, Suitza eta Italiarekin; hego-ekialdean, Mediterraneo itsasoarekin; hegoaldean, Espainiarekin; hego-mendebaldean, Bizkaiko golkoarekin; eta mendebaldean, Ozeano Atlantikoarekin. Metropoliaren mugak 2.970 km luze dira, era honetan banatuak:

Guianako mugak 580 km luze dira Brasilekin eta 520 km Surinamekin.

Saint Martin uharteak (Antillak) 10,2 km luze den muga eraikigabea du Herbehereen uharte zatiarekin.

Antartikan Frantziak beretzat duen Terre Adélie lurraldea (TAAF) muga du Australiak beretzat duen lurraldearekin.

Hiri nagusiak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Frantziako hiri nagusiak
Sakontzeko, irakurri: «Frantziako hiri nagusien zerrenda»

Hona hemen Frantziako hiri nagusien zerrenda, bai historikoki, bai biztanleria kontuan hartuta:

Abbeville, Aiacciu, Albertville, Albi, Amiens, Angers, Angouleme, Aurillac, Avignon, Bastia, Besançon, Bordeaux, Belfort, Brest, Brive, Caen, Cahors, Calais, Cannes, Carcassonne, Chamonix, Charleville-Mézières, Châtellerault, Cherbourg, Chinon, Clermont-Ferrand, Colmar, Deauville, Dieppe, Digne-les-Bains, Dijon, Dole, Dreux, Dunkerque, Évreux, Grenoble, La Rochelle, Le Havre, Lille, Limoges, Lyon, Marseille, Mende, Metz, Mont-de-Marsan, Montauban, Montpellier, Nancy, Nantes, Nice, Nimes, Orléans, Paris, Paue, Périgueux, Perpignan, Poitiers, Quimper, Reims, Rennes, Rodez, Roubaix, Rouen, Saint-Etienne, Saint-Nazaire, Saint-Tropez, Sète, Soissons, Strasbourg, Tarbes, Toulon, Toulouse, Tours, Tourcoing, Valence, Versailles eta Vichy.

Frantzia metropolitarrak bi kostalde nagusi ditu: Atlantikoa eta Mediterraneokoa:

Frantziako Errepublika osatzen duten lurraldeak, denak eskala berean.

Frantziak mundu osoan zehar itsasoz haraindiko eskualdeak eta kolektibitateak baditu:

Hona hemen 100 km² baino gehiago dituzten Frantziako uharteak:

# Izena Kokapena Azalera
(km²)
1 Grande-Terre Kaledonia Berria 16.372
2 Korsika Mediterraneo itsasoa 8.680
3 Grande-Terre Kerguelen uharteak 6.675
4 Réunion Réunion 2.512
5 Lifou Kaledonia Berria 1.146
6 Martinika Martinika 1.128
7 Tahiti Frantziar Polinesia 1.036
8 Basse-Terre Guadalupe 848
9 Maré Kaledonia Berria 657
10 Grande-Terre Guadalupe 588
11 Mayotte Mayotte 371
12 Nuku Hiva Frantziar Polinesia 345
13 Hiva Oa Frantziar Polinesia 318
14 Mikelune Saint-Pierre eta Mikelune 214
15 Île Foch Kerguelen uharteak 206
16 Oléron Ozeano Atlantikoa 190
17 Raiatea Frantziar Polinesia 173
18 Marie-Galante Guadalupe 170
19 Île de la Possession Crozet uharteak 153
20 Île des Pins Kaledonia Berria 141
21 Ouvéa Kaledonia Berria 133
22 Moorea Frantziar Polinesia 132
23 Île de l'Est Crozet uharteak 122
24 Ua Pou Frantziar Polinesia 112
Frantziako mapa topografikoa.

Frantzia metropolitarrak paisaia aniztasun handia du: ipar eta mendebaldeko ordoki zabalak eta mendigune handiak hego-mendebaldean (Pirinioak) eta hego-ekialdean (Alpeak). Frantziako Alpeetan dago Mendebaldeko Europako punturik gorena, Mont Blanc, 4.810 m gora dena. Beste lurralde menditsu batzuk ere badira, hala nola, Erdialdeko Mendigunea, Jura, Vosges, Morvan, Armorikako mendigunea eta Ardenetako mendigunea.

Erdialdeko Mendiguneak egituratzen du, oro har, Frantziako orografia. 90.000 km² dituen goi-ordoki handia da, ez da 2.000 m baino garaiagoa, eta Frantziako hego-erdialdean dago. Horren inguruan lur behereak eta sakonuneak daude. Lur behereak itsas mailatik 300 m behera daude, eta Frantziako bi heren hartzen dituzte. Lur beheretako %90 ibaien arroetan dago:

Frantziako ekialdeko mugan daude lurralde gorenak, hegoaldetik iparraldera: Alpeak, garaienak (Mont Blanc, Frantziako eta Europako gailur gorena, 4.807 m); Jura, 1.800 m-tik beherakoak; Vosges mendiak, zaharrenak eta apalenak, Alemaniako mugatik hurbil, eta Ardenetako mendigunea, Belgika aldean. Hegoaldean Pirinio mendiak daude, 450 kmko hedadura dutenak; Frantziaren eta Espainiaren arteko muga eratzen dute, eta Alpeak bezain pikoak dira.

Sakontzeko, irakurri: «Frantziako ibaien zerrenda»
Frantziako ibai nagusiak

Ibai handiek zeharkatzen dute Frantzia, garrantzitsuenak Loira, Rodano (iturburua Suitzan), Garona (iturburua Espainian), Sena eta, tarte batean behintzat, Rhin, Mosa eta Mosela dira.

Izena Nora Luzera
guztira (km)
Luzera
Frantzian (km)
Loira Atlantikoa 1 012 1 012
Sena Mantxako kanala 776 776
Garona Atlantikoa 575 530
Rodano Mediterraneoa 812 522
Dordoina Atlantikoa 490 490
Mosa Ipar Itsasoa 950 483
Charente Atlantikoa 360 360
Aturri Atlantikoa 335 335
Izena Azalera (km²) Sakonera (m.) Altuera (m.) Eskualdea
Léman 582,4 309,7 372 Rodano-Alpeak
Berre urmaela 155,3 9 0,4 Proventza-Alpeak-Cote d'Azur
Thau urmaela 75 4,5 0 Languedoc-Roussillon
Hourtin eta Carcans aintzira 66 10 14 Akitania
Grand-lieu aintzira 65 2,7 5 Loirerria
Leucate urmaela 58,5 2,3 0 Languedoc-Roussillon
Cazaux eta Sanguinet urmaela 55 23 12 Akitania
Bourget aintzira 44,5 145 231,5 Rodano-Alpeak
Biscarrosse eta Parentis urmaela 35,4 20,5 19 Akitania
Annecy aintzira 27,59 80,6 446,8 Rodano-Alpeak
Melo aintzira 6 20 1710 Korsika
Saint-Cassien aintzira 6 45 147 Proventza-Alpeak-Cote d'Azur
Aiguebelette aintzira 5,45 71 390,5 Rodano-Alpeak
Paladru aintzira 3,9 50 492 Rodano-Alpeak
Chalain aintzira 2,32 16,2 486 Franche-Comté
Bairon aintzira 1,2 ? ? Xanpaina-Ardena
Gérardmer aintzira 1,155 38,4 660 Lorrena

Klima eta landaredia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Frantziako klimak alde handiak ditu. Klima ozeanikoa dute Bretainiak eta Normandiak; klima hori Frantziako sartalde guztira hedatzen da. Han neguak leunak eta udak freskoak dira. Euria, mendebaldeko haizeek ekarria, ugaria da urte osoan. Normandiako eguraldia oso egokia da belardietarako. Akitaniak uda beroagoa du, eta hori dela eta, basoak ugariagoak dira.

Frantziako ekialde osoan klima kontinentala da. Neguak hotzak eta elurtsuak dira, eta udak, berriz, beroak. Sarritan ekaitzak izaten dira. Ekialdeko zabaldietan baso asko dira: haritza, pagoa eta urkia dira nagusi, eta pinua mendietako maldetan hazten da. Mahastiak eta fruitu arbolak eguteran daude.

Klima mediterraneoa Languedoc, Proventza, Rodano eta Korsikara hedatzen da. Uda lehorra eta beroa eta negu xamurra dute. Euriak ugariak dira, batez ere udazkenean eta udaberrian. Iparretik jotzen du haizeak, Sète eta Toulon artean (mistrala) eta Sètetik mendebaldera (tramontana). Landaretza lehorrekoa da (artea eta pinua).

Alpeetan eta Pirinioetan mendiko klima da: euria ugaria da, eta neguak gogorrak eta elurtsuak dira.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]