Glam rock
Glam rock (baita glitter rock izenez ere ezaguna) rock musika generoaren barneko azpigeneroa da. 1970eko hamarkadaren hasieran, Erresuma Batuan eta post-hippie garaian sortu zen. Bere izena glamour hitzaren laburdura da. Rock psikodelikoan musikariek beren bertute edo dohai musikalak gehiegi erakutsi eta abestiek garapen luzeak izaten hasi ziren garaian jaio zen, guzti hori antzinako rock and rollaren freskura eta sinpletasunaren aurka zihoan. Horregatik, T. Rex taldeko Marc Bolan musikaria eta David Bowie abeslaria galdutako bapatekotasun hori berreskuratzeko ahaleginari ekin zioten.
Azpigenero honetako abeslari eta talde nabarmenenak honakoak dira: Marc Bolan eta T. Rex, Gary Glitter eta Slade. Beste artista ingles eta estatubatuarrak: Elton John, David Bowie, Alice Cooper, Sweet, Wizzard, Roxy Music, Mud, Mott the Hoople, Queen, The Glitter Band, The New York Dolls, Sparks, Kiss, The Tubes eta Suzi Quatro.