Gustave Courbet
Gustave Courbet | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Ornans (en) , 1819ko ekainaren 10a |
Herrialdea | Frantzia |
Heriotza | La Tour-de-Peilz, 1877ko abenduaren 31 (58 urte) |
Hobiratze lekua | Cimetière Communal d'Ornans (en) |
Heriotza modua | : miokardio infartu akutua |
Familia | |
Ezkontidea(k) | ezkongabea |
Bikotekidea(k) | ikusi
|
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Académie Suisse (en) |
Hizkuntzak | frantsesa |
Irakaslea(k) | Charles-Antoine Flajoulot Charles de Steuben (en) Nicolas-Auguste Hesse (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria, eskultorea, Communarda, marrazkilaria eta artista bisuala |
Lantokia(k) | Paris eta Ornans |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | |
Influentziak | Katsushika Hokusai, Caravaggio, Peter Paul Rubens, Rembrandt, Diego Velázquez eta Francisco de Zurbarán |
Kidetza | Commune Council (en) |
Mugimendua | Errealismoa |
Genero artistikoa | erretratua animal painting (en) genero-margolana paisaia margolaritza biluzia izadi hila |
Jean Désiré Gustave Courbet (Ornans, Doubs, 1819ko ekainaren 10a – La Tour-de-Peilz, Vaud, 1877ko abenduaren 31) frantziar margolaria izan zen, XIX. mendeko mugimendu errealistako buruetakoa. Errealismoaren bidez, Théodore Géricault eta Eugène Delacroix margolarien gisako mugimendu erromantikoa eta Barbizongo eskola eta inpresionismoa lotu ziren. Garaiko politikarekiko engaiamendua erakutsi zuen Coubertek, eta 1871ko Parisko Komunean parte hartu zuen.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gaztetan sorterriko ikuspegiak margotu zituen. 1840an Parisa aldatu zen, eta zuzenbide ikasketak egiteko asmoa zuen arren, Louvreko maisuen obrak ikertzen hasi zen bete-betean. XVI. eta XVII. mendeetako espainiar, flandriar, veneziar eta holandar margolarien obrak kopiatuz ikasi zuen teknika. 1844an onartu zioten Pariseko Erakusketa Ofizialean lehen obra, Autoportrait au chien noir. Erakusketa horretan parte hartu zuen orobat 1845 eta 1846. urteetan, baina hasierako obra haiek erromantizismoaren kutsu nabarmena zutela azpimarratu beharra dago.
Errealismorako joera eta zaletasuna 1848-1857 bitarteko urteetan nagusitu zen Courbeten obran. Haren margolaritzaren eta pentsamoldearen bilakaeran eragile asko dira aipagarriak, baina bereziki azpimarratzekoa da Iraultza, eta, orobat, Proudhon filosofo anarkistaren ideiak, zeinak artearen balio soziala ilustratzeko Courbeten obrak erabili baitzituen. Lehenengo obra errealista nagusiak Ilunabarra Ornansen (1848-49, Lilleko museoa), Ehorzketa Ornansen (1850, Louvre, Paris) eta Flageyko nekazariak azokatik itzuleran (1850, Besançongo museoa) dira, 1848-1850 bitartekoak guztiak. Halako xehetasun harrigarriez irudikatu zituen nekazariak eta burgesak koadro horietan, ezen ordura arte genero pinturatzat hartu ohi zena pintura historiko bihurtu baitzuen berak. Aurrerantzean gero eta egiatasun biziagoz islatu zuen errealitatea (Lantegia, Louvre, Paris; Harginak, hondatua gaur egun).
1860ko hamarkadan emakumezko biluzien irudi bikainak egin zituen, errealismoaren joerari jarraituz horiek ere. 1853an eskandalu handia sortu zuen, Bainu-hartzaileak obrarekin, eta 1875ean, berriz, Emakume gazteak Senaren ertzean margolanarekin. Bigarren obra horretan inpresionismoaren ezaugarrien iragarle izan zen Courbet, eta joera horren beraren erakusgarri izan ziren azken hamarraldian margotu zituen paisajeak, itsasertzeko eszenak, ehiza irudiak eta animaliak.
Irudi galeria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Autoerretratua (Gizon etsia), 1843–1845
Bilduma pribatua -
Harginak, 1849,
Galerie Neue Meister, Dresden -
Bonjour, Monsieur Courbet, 1854,
Fabre museoa, Montpellier -
Borrokalariak, 1857,
Arte Ederretako museoa, Budapest -
Irlandar ederra, 1866
Metropolitan Museum of Art, New York
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2012/11/08 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Gustave Courbet |