James Chadwick
Itxura
Sir James Chadwick (Manchester, Ingalaterra, 1891ko urriaren 20a - Cambridge, Ingalaterra, 1974ko uztailaren 24a) fisikari ingelesa izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Rutherforden ikaslea izan zen. Fisika nuklearraz arduratu zen nagusiki, eta alfa izpien erradiazioak materian eragiten duten desintegrazio artifiziala ikertu zuen. 1932an, neutroia aurkitu zuen, eta aurkikuntza horri esker zehaztu ahal izan zen, hain zuzen, atomoaren nukleoaren egitura.
1935ean, Fisikako Nobel saria eman zioten.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]