Edukira joan

Kaiten

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kaitena Yūshūkan Museoan ikusgai.
Kaitena Yūshūkan Museoan ikusgai.

Kaiten (japonieraz 回天; literalki "Zerurako Itzulera") Bigarren Mundu Gerraren amaiera aldera Pazifikoko Gerran Japoniar Itsas Armada Inperialak erabilitako giza torpedo suiziden saila izan ziren.

Kaitenak bi itsas ofizial gazteen ekimenez sortuak izan ziren, biak ere minitsaspekoen pilotuak, 1942. urtean zehar jada zerbitzuan zegoen 93 Motako torpedo bikaina oinarritzat hartuz gauzatu zuten.

1943ko urtarrilerako diseinua prest zegoen, eta pilotuarentzat ihesbide sistema bat eskatu zitzaienean, 1944ko otsailean eredu baten ekoizpena baimendu zen. Urte hartako ekainean, Japoniako Itsas Armadaren galeren ondorioz, proiektuari lehentasuna eman zitzaion. Bere izate sekretua areagotu asmoz, Kaitenen kode izena Maru 6.2. izan zen, alegia, jada lanabes metaliko batek jasotzen zuen izena.

Kaitenek espero baino arrakasta gutxiago izan zuten, beren lorpenik handiena destruktore eskoltaren hondoratzea izan zen. Galera gutxi eragiteaz gain, kaitenak ureratzen zituzten japoniar itsaspekoek beren erruz dezente kalteak jasan zituzten.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]