Edukira joan

Kore Peploduna

Koordenatuak: 37°58′09″N 23°43′42″E / 37.969108°N 23.728297°E / 37.969108; 23.728297
Wikipedia, Entziklopedia askea
Kore Peploduna
Jatorria
Sortzailea(k)ezezaguna eta ezezaguna
Sorrera-urteaK.a. 540(e)ko hamarkada
IzenburuaPeplos Kore
MugimenduaArchaic Greek sculpture (en) Itzuli
Aurkikuntza lekuaAtenasko Akropolia
Aurkikuntza data1886
Ezaugarriak
Materiala(k)haitzurdina eta Parian marble (en) Itzuli
Dimentsioak120 (altuera) cm
Genero artistikoaKore (eskultura)a, Antzinako Grezia eta Aro arkaikoa
Kokapena
LekuaAtenasko Akropolia
BildumaAcropolis Museum (en) Itzuli
Koordenatuak37°58′09″N 23°43′42″E / 37.969108°N 23.728297°E / 37.969108; 23.728297
Map

Kore Peploduna[1] 530. urtean eraikitako kore motako eskultura bat da. Atikako lantegietako artistaren batek zizelkatu zuen, Antzinako Grezian, eta Greziako aro arkaikoko maisulanetako bat dela jotzen da.[2]

Eskultura Atenasko Akropoliaren hondakinen artean aurkitu zen, Grezian.

Pieza hau kore bat da (grezierazko hitza, «emakume gaztea» esan nahi du; plurala: korai), hots, zutik dagoen emakumezko baten eskultura da, Antzinako Greziako Aro Arkaikoko eskultura tipologia bat. Mota bereko bertsio maskulinoa (zutik dagoen gizonezko baten eskultura) kuros deitzen da-[3]

Eskulturak izen deskriptibo hori du (Kore Peploduna), doriar peplo bat daraman kore bakarra delako. Ezkerreko besoa aurreratzean eragindako asimetria arin bat du.


  • Egilea: anonimoa (Atikako lantegiak). Egile berari esleitu zaizkio Rampin zaldizkoa eta Akropoliaren Museoko buru bat ere.[4]
  • Estiloa: doriar eragina duen Greziako aro arkaikoa.
  • Materiala: Lanuzte-marmola, polikromiarekin.
  • Altuera: 120 zentimetro.
  • Eskulturaren janzkera: doriar peploa eta kita bat.

Kontserbazioa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Artelana Atenasko Akropoliaren Museoan (Grezia) dago ikusgai.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskaltzaindia. (PDF) 191. arauaː Artelanen izenak. Historiaurreko eta Antzinaroko artelanen izenak. .
  2. (Ingelesez) «The Votives» www.theacropolismuseum.gr (Noiz kontsultatua: 2020-04-30).
  3. «28. Peplos Kore from the Acropolis - AP Art History» sites.google.com (Noiz kontsultatua: 2020-04-30).
  4. .

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]