Kristalezko sabai
Kristalezko sabaia[1] emakumeek beraien bizi laboralean gora egiteko duten mugaketari deitzen zaio. Hain zuzen, beraien ibilbide laboralean muga jartzen duen sabaia da, gainditzeko zaila eta aurrera jarraitzen galarazten diena. Gainera, ikusezina da, ez dagoelako araurik honen inguruan, ez mugaketa hau zehazten duenik ezta mugaketa hau debekatzen duenik ere.[2]
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]"Kristalezko sabaia" terminoa ingelesetik hartutakoa da (ingelesez: glass ceiling barriers), lehenengo aldiz Estatu Batuetako Wall Street Journalen artikulu batean agertu zen 1986an. Artikulu honek emakume langile eta gaituek aurkitzen zuten muga ikusezina deskribatzen zuen, negozioen munduan maila hierarkiko altuagoak lortzea galarazten ziena, beraien garaipen eta merituak kontuan izan gabe. [3]
Ordundik, hainbat soziologia ikerketek kontzeptu hau emakumeen lanari lotu diote eta kontuan hartzen dute emakumeak munduko biztanleriaren erdia izanik, zuzendaritza postuei dagokionez, ehuneko nabarmen txikiagoa durela.Honen inguruan idatzi dute, besteak beste, idazle hauek: Carr-Ruffino (1991), Lynn Martin (1991), Davidson eta Cooper (1992), Morrison (1992) eta Holloway (2002).
Kristalezko sabaia antzemateko zailak diren ekintzetan oinarritzen da eta horregatik ez da ikusten eta kristalezkoa deitzen zaio. Muga ikusezin hau emakumeak maila hierarkiko handietara gerturatzen direnean antzematen da, gorago igotzea blokeatzen zaienean
Nahiz eta hasieran emakumeen mugaketarentzat erabili zen termino hau, azkar zabaldu zen, hainbat gutxiengok ere pairatzen duten egoera berdinari ere termino berdinarekin deitzeko. Besteak beste, orain arraza, erlijioa, herritartasuna, sexu-joera, etab. ere hartzen dira kontuan kristalezko sabaia aipatzean.
Estatu Batuetako Lan Saileko"Federal Glass Ceiling Commission"ek egindako ikerketek erakutsi bezala, emakumeak eta gutxiengo taldeak dauden goi eremuetan beraien soldata beti txikiagoa da.
Ikerketa Ekonomikoen Eskola Alemanak 2010ean erakutsi zuen Alemaniako enpresetako zuzendaritza kontseiluetan %2a bakarrik zirela emakumeak. [4]
Helsinki Group-ek egindako ikerketaren arabera, nahiz eta batez beste %37 izan emakumezko ikerleak, ikerkuntza zientifikoan %30 dira emakumezkoak. [5]
Hainbat ikerketa dedikatu dira kristalezko sabaiaren atzean dauden arrazoiak ezagutzera. [6] Egoera askotan emakumeei beraien garapen profesionala geldiarazi eta goi karguetara iristea zailtzen dien arrazoia beraien emakume eta ama paper bikoitza dela adierazi izan dure hainbat ikerketek[7]. Horrela, emakume askorentzat promozioa edo amatasunaren arteko dilema bat sortzen dela aipatzen dute.[8]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskalterm: [Feminismoa eta Berdintasuna Hiztegia] [2020]
- ↑ (Gaztelaniaz) Burin, Mabel. (1996). Una hipótesis de género: el techo de cristal en la carrera laboral. ISBN 950-12-4192-0...
- ↑ Torres González, Obdulia; Pau, Bernadette. (2011). «"Techo de cristal» Revista Iberoamericana de Ciencia, Tecnología y Sociedad - CTS 6 (18) ISSN 1668-0030. (Noiz kontsultatua: 2018-03-07).
- ↑ Clark, Nicola. (2011). «El empuje de las mujeres alemanas no basta» The New York Times, El Mundo-n gazteleraz.
- ↑ «Kristalezko sabaiak mugatuta» Argia (Noiz kontsultatua: 2018-03-07).
- ↑ «Women in Science: An Exploration of Barriers» www.andreagrant.org (Noiz kontsultatua: 2018-03-07).
- ↑ (Gaztelaniaz) Fernández, Marta. (2018-03-04). «Mujeres ante el techo de cristal» EL PAÍS (Noiz kontsultatua: 2018-03-07).
- ↑ (Gaztelaniaz) Sahuquillo, María R.. (2018-03-05). «Objetivo: que sin mujeres se pare el mundo» EL PAÍS (Noiz kontsultatua: 2018-03-07).