Liburu elektroniko
Liburu elektroniko | |
---|---|
digital edition (en) eta liburua | |
Honen parte | digital media (en) |
Liburu elektronikoa edo e-booka liburu baten bertsio elektroniko edo digitala da. Liburu elektronikoa irakurtzeko, irakurgailu edo liburu elektronikoen irakurgailu izena duen gailua erabiltzen da. E-book terminoa ingelesetik dator, eta anbiguoa da, batzuetan «liburu elektroniko» (hots, irakurtzen dena) eta beste batzuetan «liburu elektronikoen irakurgailu» esan nahi baitu.
Bestalde, autore batzuek liburu elektronikoen eta hipertestuen arteko desberdintasuna defendatzen dute. Hipertestuek informazioaren egituraketaren lotura egiteko balio dute; liburu elektronikoa, aldiz, paperean argitaratuko liburua digitalizatzeko erabiltzen da. Hipertestuaren adibide da Wikisource; eta e-bookaren adibide da edozein liburu digital, Interneten edota CD-ROM batean gordea.
Liburu elektronikoaren bilakaera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Liburu elektronikoaren irakurgailutzat hainbat tresna erabil daitezke: ordenagailuak, PDA, ordenagailu eramangarriak, eta hala pantaila nola memoria digitala dituen edozein gailu elektroniko, oro har.
Hala ere, XXI. mendearen lehen hamarkadaren bukaeran, liburu elektronikotzat soilik balio zuten gailuak azaldu ziren, paperezko liburuen aldakortasuna emulatzeko diseinatuta daudenak. Honela bilatu zen: mugikortasuna eta autonomia (kontsumo baxua duten gailu mugikorrak irakurketa luzatzeko, kargaren beharrik gabe), neurri nahikoa duten pantailen bidez ohiko dokumentuak ikusteko (A4 edo A5 formatuetan), kontraste neurri altua eta baita eguneko argiaz ere.
Testuinguru horretan, tinta elektronikoa agertu zen: paper eragina du (berezko argitasunik gabe, kontraste altua lortuta) eta kontsumo eskasa (teknologia horrek pantaila aldaketetan bakarrik behar baitu elikagaia).
Adibidez, iLiad gailua (iRex-ek sortua eta Espainian 2006tik aurrera salmentetan lehena dena), Reader (PRS-500 eta PRS-505) Sony-rena, HanLin V3, STAReBOOK STK – 101, Bookeen Cybook eta Kindle, Amazoneko produktua.
Liburu elektronikoen fitxategien formatuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Formatu arrunten artean honako hauek daude: DOCa, PDBa (Mobipocket) eta PDFa. Formatu horiek programa bereziekin ikusi daitezke. Erabiliena PDFa da: Adobe Reader jabe-programa erabiliz gero, irakurgarria da. Haren abantailak mugikortasuna eta ISO estandarizazioa dira; desabantaila nagusia, aldiz, orrialde arteko banaketa egokitzeko ezina da: adibidez, MOBI (Mobipocket) eta Adobe ePUB formatuek ez dute desabantaila hori.
Antzekoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Komikia edo antzekoa digitala badira, e-komikia deitzen zaie.
- Liburuak audio formatuan badaude, audioliburua deitzen zaie.
Irakurgailuen taula
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Cybook[Betiko hautsitako esteka] | Sony Reader | iLiad | HanLin | Hanlin-V3[Betiko hautsitako esteka] | STAReBOOK | FLEPia | |
---|---|---|---|---|---|---|---|
Neurriak (mm) | 188 x 118 x 8.5 | 175 x 124 x 12 | 217 x 155 x 16 | 210 x 159 x 18.2 | 184 x 120.5 x 9.9 | 188 x 118 x 8 | ??? x ??? x 12 |
Pisua (gramoetan) | 174 | 255 | 389 | 480 | 200 | 176 | 320 |
Pantaila (hazbeteak / mm) | 6 / 122x91 | 6 / 122x91 | 8.1 / 124x152 | 7.5 | 6 /122x91 | 6 / 122x91 | A4 |
Bereizmena (pixelak) | 800x600 | 800x600 | 1024x768 | 800x600 | 800x600 | 800x600 | 1024x768 |
Grisaren mailak | 4 | 16 | 16 | 4 | 4 | 4 | KOLOREA |
Orrialde kopurua | 8000 orrialde | 7500 orrialde | 12 ordu | 13500 orrialde | 9000 orrialde | ? orrialde | 50 ordu |
Bateriako autonomia | Ez | Ez | Bai | Ez | Ez | Ez | Bai |
Barne memoria | 64 MB | 192 MB | 128 MB | 32 MB | 64 MB | ? | |
Zabaltzeko ahoak | SD | SD, MMS,MS,MC | SD, MMC, CF | SD | SD | SD | |
Oinarrizko formatuak | PDF, RTF, PRC, JPG, GIF, PNG, Open Book | PDF, TXT, RTF, Word, JPG, GIF, PNG, BMP, BBeB Book | PDF, HTML, TXT, JPG, BMP, PNG, PRC | PDF, DOC, WOLF, HTML, MP3, JPG, TXT, CHM, RAR, ZIP, CEB Images | PDF, RTF, DOC, HTML, TXT, FB2 (XML), CHM, WOLF, RAR, ZIP, JPG, MP3, DJVU y otros | ??? | ??? |
USB bertsioa | 2.0 | 2.0 | 1.1 | 1.1 | 1.1 | 2.0 | ??? |
Entzungailuen irteera | Bai | Bai | Bai | Ez | Bai | ??? | ??? |
WI-FIa | Ez | Ez | Bai | ??? | Ez | ??? | Bai |
Ethernet irteera | Ez | Ez | Bai | Ez | Ez | Ez | |
Sistema eragilea | Linux 2.4.18 | Linux | Linux | Linux | ??? | Windows CE 5.0 |
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz) Franganillo, Jorge. "La industria editorial frente al libro electrónico". El profesional de la información, 17(4), 2008, 416-417 orrialdeak.