Edukira joan

Lubianka (eraikina)

Koordenatuak: 55°45′37″N 37°37′43″E / 55.760216°N 37.628595°E / 55.760216; 37.628595
Wikipedia, Entziklopedia askea
Lubianka (eraikina)
Kokapena
Estatu burujabe Errusia
Capital of Russia Mosku
Administrative okrug of MoscowErdialdeko barrutia (Mosku)
District of MoscowKrasnoselsky District
Koordenatuak55°45′37″N 37°37′43″E / 55.760216°N 37.628595°E / 55.760216; 37.628595
Map
Historia eta erabilera
JabeaSegurtasunaren Zerbitzu Federala
Izenaren jatorriaLubyanka Square (en) Itzuli
Bolshaya Lubyanka Street (en) Itzuli
ErabiltzaileaSegurtasunaren Zerbitzu Federala
Arkitektura
ArkitektoaAleksei Stxusev
Alexander Ivanov (en) Itzuli
EstiloaNeobarrokoa
Stalinist architecture (en) Itzuli
Ondarea
Artikulu hau eraikinari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Lubianka».

Lubianka (errusieraz: Лубя́нка, lʊˈbʲankə ahoskatua), Segurtasunaren Zerbitzu Federalaren (FSB), lehen KGB zena, kuartel nagusiaren izen herrikoia da, eta baita Moskuko Lubianka plazako kartzela erantsia ere. Adreilu horizko fatxada duen eraikin erraldoia da, Aleksandr Ivanovek 1897an diseinatua eta Aleksei Xtxusevek 1940tik 1947ra handitu zuena.

Lubianka 1898an eraiki zuten, Errusiako Aseguru-etxearen bulego nagusia izateko eraikin neobarroko gisa, eta bere koloreko solairu ederrengatik eta horma berde zurbilengatik ezagun bilakatu zen.

Urriko Iraultzaren etorrerarekin, gobernu berriak eraikina konfiskatu zuen Txeka izeneko polizia sekretuaren kuartel nagusia izateko. Purga Handiaren garaian, bulegoak gero eta estuagoak ziren, gero eta ofizial gehiago zeudelako. 1940an, Sobietar Batasuneko arkitektorik ospetsuena, Aleksei Xtxusev, bere tamaina bikoizteko eskatu zuten, beste solairu bat gehituz eta ondoko eraikinak kenduz.

SESBeko polizia sekretuak izena behin baino gehiagotan aldatu zuen arren, bere kuartel nagusia eraikin horretan egon zen beti, eta polizia sekretuaren buruek, Lavrenti Beriatik Juri Andropoveraino, bulego bera erabili zuten beti hirugarren solairuan (zeinetik Feliks Dzerzhinski Txekaren fundatzailearen estatua zuzenean ikusten zuten). Jendetza suminduak, Mikhail Gorbatxoven aurkako estatu-kolpearen ondoren, Dzerzhinskiren estatua 1991n kendu zuen eta plazak jatorrizko izena berreskuratu zuen.

1923an, eraikin honetan Tikhon patriarak egon zen preso. Garai desberdinetan, Nikolai Bukharin, Lev Kamenev eta Béla Kun boltxebikeak, Mikhail Tukhatxevski, Vasily Blyukher eta Aleksandr Kutepov militarrak, Andrei Tupolev hegazkin-egilea, Vsevolod Meyerhold antzerki-zuzendaria, eta beste poeta eta idazle batzuk, hala nola, Osip Mandelstam, Sergei Esenin edota Aleksandr Solzhenitsin bertatik ere pasa ziren.[1]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Mitrofanov, A.. (2017). Митрофанов А. Большая Лубянка. Прогулки по старой Москве. Mosku: Izdatelskie reshenija, 15-17 or. ISBN 978-5-44-856711-7..

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Arkitektura Artikulu hau Arkitekturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.