Lurrustel
Lurrustela materia organiko ustel asko duen lur mota da[1], batez ere baratzerako eta loreontzietarako erabilia.
Ingurune natural edo landa lurretan, lurrustela humus asko duen[2] lur beltza da. Dendetan saltzen den lurrustela aldiz, hainbat jatorridun nahasketa izaten da, batzuetan substratu izena hartzen duena[3].
Saltokietako lurrustela
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lurrustela landare motaren araberakoa izan behar da, honen beharrei egokitua:
- landare berde, geranioak, loreontzi aldaketa, unibertsala: osagaiak oso antzekoak izaki, desberdintasuna arrazoi komertzialetatik datorkio, landaketatik baino.
- ereiteko lurrustela: fina, arina eta iragarkorra.
- bereziak (landare berezien araberakoa): arrosak, orkideak, kaktusak, garrazkiak...
Enpresa batzuek lurrustel berezituak ere ekoizten dituzte, profesionalei (nekazari eta enpresei) zuzenduak:
- biderkatze lurrustela: ereiteko, aldaxkatzeko edo belauntzeko, adar-altxatzeko...
- mintegi lurrustela: bereziki zuhaitz eta zuhaixka ontzietako ekoizpenari zuzendua
- berdegune lurrustela: herrietako berdeguneak egin edo berritzeko erabilia
- soropil lurrustela: arina, baina hondar kopuru handia duena, konpaktatua izan ez dadin
Substratuaren ezaugarri fisikoak garrantzisuak dira, bereziki uraren (atxikipen gaitasuna, drainatzea, ber-bustitze gaitasuna...) eta airearen arabera (porositatea, aireztatzea). Bestalde, lurrustelari elementuak gehitzen dira, bere pH-a zuzentzeko (azidotasun pixka bat gehiago landare gehienentzat) eta oinarrizko ongarriekin hasieran, edo gehiagorekin beharren arabera.
Osagaiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Dendetan saltzen den lurrustela honako osagaiak izan ohi ditu, nahiz eta helburuaren arabera gai eta kopuruak aldatu:
- zohikatz hori eta beltzak osagaien %60-80 izan ohi dira
- pinu-azal zatiak eta egur-zuntz konpostatuak, arintzeko eta irazkortasuna ahalbidetzeko
- koko-zuntza, helburu berekoa
- bermikulita eta perlita, drainatzea hobetzeko
- buztina
- gai bustigarriak edo/eta hidatratatzailak
- ongarriak
- magnesio oxidoa (magnesia)
- kare dolomitikoa, landareek nahitaez behar duten kaltzioa duena
Araudia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Frantzian, substratu guztiek NF U 44-551 araua bete behar dute[4]. Arauak 6 izendapen definitzen ditu, hiru faktoreen arabera:
- azidotasuna (pH)
- materia organiko kopurua
- materia organiko / nitrogeno proportzioa (MO/N).
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Lorezaintza hiztegia. Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia 2019 ISBN 978-84-457-3481-0. (Noiz kontsultatua: 2020-04-25).
- ↑ Euskaltzaindia - Hiztegi batua.
- ↑ [...] loreontziko lurraren aukeraketa, substratu edo lurrustela ere deitzen dena. Consumer. (2005-03-01). Landare bakoitzarentzat egokia aukeratzeak beren egoera ona segurtatzen du. Eroski S. Coop..
- ↑ NF U44-551: Supports de culture Dénominations, spécifications, marquage (2002-2004)