Marianak
Mariana uharteak | ||
---|---|---|
Mariana islands | ||
Goiburua: In God We Trust | ||
Geografia | ||
Hiriburua | 16°42′0″N 145°46′48″E | |
Hiririk handiena | Saipan 48.000 bat biztanle; San Jose, Tinian irlan 15.000 bat biztanle | |
Azalera | 1.018 km² | |
Punturik altuena | Agrihan (en) | |
Administrazioa | ||
Gobernu-sistema | Guam AEBko lurraldea da, Ipar Marianak (Saipan, Tinian eta Rota barne) AEBko Commonwealth | |
Demografia | ||
Biztanleria | 201.165 | |
Dentsitatea | 197,61 bizt/km² | |
Bestelako informazioa | ||
Ordu eremua | ikusi
|
Marianak[1] edo Mariana uharteak Ozeano Bareko 15 sumendi tontorretan sortutako uharte multzoa da.
Guametik ia Japoniaraino doan 2.519 kilometroko mendilerro-itotako ekialdeko zatia dira. Mikronesiako iparraldean dauden uharteak dira. 1.026 km² area dute eta Filipinetako ekialdean eta Japoniako hegoaldean daude.
Politikoki, Guam (hegoaldean dagoen uhartea) Estatu Batuekin bategite politikoa ez duen mankomunitatea da, bestea Iparraldeko Mariana Uharteak (Northern Mariana Islands), Estatu Batuekin sinatutako Itunari esker Estatu aske elkartua da.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Uhartedia ikusi zuen lehendabiziko europarra Fernao de Magalhaes zen 1521ean: Guamen lehorreratu zena eta uhartediari Lapurren uharteak deitu zion.
1667an Espainiak jabetza eskatu zuen eta Austriako Marianaren, Espainiako Felipe IV.aren emaztearen izena jarri zien. 1898an Estatu Batuekin izandako gerra galdu eta gero, Espainiak Guam, uhartediko hegoaldeko aldea AEBei eman eta 1899an bestea Alemaniari saldu zion. Lehenengo Mundu Gerran Japoniak, Nazioen Ligaren mandatu bati esker, uharte alemaniarrak bere kontrolpean izan zituen.
1944an, Bigarren Mundu Gerran zehar, uhartedian zenbait bataila izan zuten Estatu Batuetako eta Japoniako armadek.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskaltzaindia. (2012-03-30). 168. araua: Ozeaniako toponimia. .