Edukira joan

Matsuyama

Koordenatuak: 33°50′21″N 132°45′56″E / 33.83917°N 132.76564°E / 33.83917; 132.76564
Wikipedia, Entziklopedia askea
Matsuyama
松山市
core city of Japan (en) Itzuli
Administrazioa
Herrialdea Japonia
Uhartea
Eskualdea
Prefetura
Shikoku
Shikoku
Ehime
AlkateaKatsuhito Noshi (en) Itzuli
Izen ofizialaMatsuyama (松山市)
Jatorrizko izena松山市
Geografia
Koordenatuak33°50′21″N 132°45′56″E / 33.83917°N 132.76564°E / 33.83917; 132.76564
Map
Azalera428,89 km²
MugakideakToon (en) Itzuli, Imabari, Masaki (en) Itzuli, Tobe (en) Itzuli, Kumakogen (en) Itzuli eta Suo-oshima (en) Itzuli
Demografia
Biztanleria506.743 (2021eko martxoaren 1a)
−8.122 (2015)
Dentsitatea1.182 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera1889ko abenduaren 15a
Ordu eremuaUTC+09:00
Hiri senidetuakFriburgo eta Sacramento
http://www.city.matsuyama.ehime.jp

Matsuyama (japonieraz: 松山市 Matsuyama-shi?) Ehime prefeturako hiriburua, Shikoku uhartean, Japonian. 2014ko erroldaren arabera, 516.460 biztanle ditu.

Aintzina Iyo-Matsuyama domeinuko hiriburua izan zen eta Matsuyamako gazteluan bizi zen daymioa. VI menderako jadanik ezaguna zen Dōgo Onsen ur-termalen herria. VIII mendean hainbat tenplu eraiki ziren Matsuyaman baina zutik dirauten zaharrenak XIV mendekoak dira. Erdi Aroan literaturak bultzada handia izan zuen, hainbat haiku poeta eta idazle bizi izan baitziren bertan.

1945ean hegazkin estatubatuarren bonbaketak jasan zituen.

2005eko urtarrilaren 1ean, Hojo hiria eta Nakajima herria bereganatu zituen, eta horrela, 500.000 biztanle baino gehiago izatea lortu zuen.

Shikoku uhartearen erdialdean (Chūyo eskualdean), eta Shikoku eskualdearen ipar-ekialdean kokatzen da.

    Datu klimatikoak (Matsuyama)    
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 9.2 9.7 13.2 19.0 23.1 26.2 30.5 31.6 27.9 22.7 17.3 12.0 20.2
Batez besteko tenperatura (ºC) 5.3 5.6 8.6 14.1 18.3 22.0 26.4 27.2 23.5 17.9 12.7 7.7 15.8
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 1.5 1.6 4.1 9.4 13.8 18.3 22.9 23.6 19.9 13.5 8.3 3.6 11.7
Pilatutako prezipitazioa (mm) 50.5 58.7 86.8 123.2 130.1 232.6 149.3 98.9 152.1 99.1 66.3 38.5 1286.1
Eguzki orduak 123.6 130.0 171.5 178.8 195.7 156.3 195.3 218.4 161.9 173.8 144.6 130.2 1980.1
Hezetasuna (%) 64 65 65 67 69 74 75 72 73 69 68 66 68.9
Iturria: NOAA (1961-1990) [1]

Unibertsitateak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Ehimeko unibertsitatea (愛媛大学)
  • Matsuyamako unibertsitatea (松山大学)

Senidetutako hiriak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]