Edukira joan

Moral

Artikulu hau "Kalitatezko 2.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat" proiektuaren parte da
Wikipedia, Entziklopedia askea

Morala gizarte bateko pertsonek banakako eta gizarteko jokabideak baloratzeko iritzi eta arauen multzoa da. Zuzen eta oker, ongi eta gaizki dauden giza ekintzei buruzko jarrera da. Adibidez, "gezurra esatea ez da zuzena" edo "ongi dago apala izatea" bezalako iritziek osatzen dute gizarte bateko morala.

Morala eta etika bereiztu behar dira, biak loturik badaude ere. Teoriak eta praktikak elkarri osatzen dioten bezala, moralak eta etikak gauza berdina egiten dute, etika teorikoa baita eta morala berriz praktikoa. Moralak gizarte batean ongi eta gaizki dauden jokabideak zehazten ditu, baina irizpide horien zergaiti eta arrazoiei buruz hausnartu gabe. Etikak ordea morala, ongi eta gaizki dagoena, nola eta zergatik izan beharko litzatekeen aztertzen du (etika normatiboa eta meta-etika).

Gizakien ekintza guztiak ez dira moralak. Gizakien ekintzak moralaren ikuspuntutik ontzat edo txartzat hartzeko, hiru baldintza bete behar dituzte:

  • Autonomia: norbera zer egiten ari den argi jakin behar da. Adibidez eskizofrenia paranoidearen menpean zerbait egiten bada, ezin da epaitu etikaren ikuspuntutik.
  • Borondatea: ekintzaren ondorioak bilatuak izan behar dira; nahi gabe egiten bada ezin da epaitu ekintza moral ona ala txarra den.
  • Askatasuna: norberaren ekintzen arduradunak izateko, askatasunez, ez behartuta, izan behar dira eginak, ez beste batek behartuta, ez egoerak bultzatuta.

Beraz, gizakien ekintzak inkontzienteki, nahi barik edo behartuta egiten badira ezin dira epaitu moralaren ikuspuntutik.

Morala hitza latineko moralis hitzetik dator. Moralisen jatorria mos hitza da, eta "ohitura" du esan nahi. Moralis hitza aplikatzen da ekintzak zuzendu behar dituzten arau zehatzei.

Moralaren eboluzioa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Moralaren eboluzioaren kontzeptua giza portaera moralaren agerpenari dagokio, giza eboluzioan zehar. Morala jokabide zuzen eta okerrari buruzko ideia-sistema gisa defini daiteke. Eguneroko bizitzan, moraltasuna giza portaerarekin lotzen da, animaliarekin baino gehiago. Biologia ebolutiboaren eremu azaleratu berriek, eta bereziki psikologia ebolutiboak, argudiatu dute, giza portaera sozialen konplexutasuna gorabehera, giza moraltasunaren aitzindariak beste animalia sozial askoren portaeretan jarrai daitezkeela. Giza portaeraren azalpen soziobiologikoak eztabaidagarriak dira oraindik. Gizarte zientzialariek tradizionalki uste izan dute moraltasuna eraikuntza bat dela eta, beraz, kulturalki erlatiboa, nahiz eta beste batzuek, Sam Harrisek kasu, moraltasunaren zientzia objektibo bat existitzen dela dioten.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Filosofia Artikulu hau filosofiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.