Nordaustlandet
Nordaustlandet | |
---|---|
Geografia | |
Kokapena | Ozeano Artikoa |
Uhartedia | Svalbard |
Azalera | 14443 |
Punturik garaiena | Norddomen |
Politika | |
Herrialdea | Norvegia |
Gizartea | |
Biztanleria | 0 |
Nordaustlandet (euskaraz Ipar-ekialdeko Lurraldea), Svalbard uharteetako uharte bat da, bertan inor bizi ez dena, eta, bere izenak dioen bezala, Spitsbergen uharte nagusitik ipar-ekialdera kokatua dagoena. Bi uharte hauek, Hinlopen itsasarteak banatzen ditu. Uhartea, Ozeano Artikoa eta Barentseko itsasoaren arteko mugetako batean kokatua dago.
Administratiboki, Svalbardena da, Norvegiaren mende dagoen lurraldea.
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Uharte hau, uhartediko bigarren handiena da azalerari dagokionez, 14.443 kilometro karraturekin.
Nordaustlandet uhartearen zatirik handiena, izotz kasko handiek estaltzen dute, horietatik nagusienak, Austfonna (Europako bigarren glaziarrik handiena, Sørfonna izeneko bere hegoaldeko zatiarekin) eta Vestfonna direlarik. Gainontzekoa, elur-oreinak eta mortsak bizi diren tundra da.