Edukira joan

Nuku Hiva

Koordenatuak: 8°52′S 140°06′W / 8.87°S 140.1°W / -8.87; -140.1
Wikipedia, Entziklopedia askea
Nuku Hiva
Datu orokorrak
Mendirik altuenaTekao (en) Itzuli
Garaiera1.224 m
Motauharte
Luzera25 km
Zabalera17 km
Azalera339 km²
Geografia
Map
Koordenatuak8°52′S 140°06′W / 8.87°S 140.1°W / -8.87; -140.1
UTC orduaUTC-09:30
Honen parte daMarkesak
KokapenaPolinesia Frantsesa
Overseas collectivity of France Polinesia Frantsesa
Commune of French PolynesiaNuku-Hiva
Ur-gorputzaOzeano Barea

Nuku Hiva Markesetan kokatzen den uhartea da.

Uharteak, guztira, 387 kilometro karratuko azalera du, eta, gehienez, 1.224 metroko garaiera, ipar-mendebaldean dagoen Tekao mendian. Uhartearen erdialdea Tōviʻi izeneko lautada garai bat da. Ekialderantz eta hegoalderantz, euri ura biltzen duten haran sakon batzuetan zabaltzen da, eta kostaldeak babestutako badiak osatzen dituzte. Nabarmenenak Hakaui, Taiohae eta Taipivai dira. Iparraldea eta mendebaldea, aldiz, lehorragoak dira, ipar-mendebaldea "basamortua" izendatzeraino. Basamortu honetan dago uharteko aireportua.

Taiohaeko badia antzinako krater hondoratu bat da.[1] Sarreraren alde banatan uhartetxo bat dago: Mata ‘Ua Puna eta Motu Nui. Badiaren hondoan, Taiohae hiribildua dago, Markesa uharteetako gune administratiboa, Hiva Oako Atuona ordezkatu zuena hiriburu bezala. Taiohaeren atzean, 864 metroko garaiera duen Muake mendia altxatzen da. Hiriaren ekialdean, Notre-Dameko katedrala nabarmentzen da.

Uhartea hiru komunatan banatua dago: Taiohae, Taipivai eta Hatiheu.[2] 2002ko erroldan 2.652 biztanle ziren guztira. Jarduera ekonomiko nagusiak nekazaritza, artisautza eta turismoa dira.

Uharteko landaredian ugari dira fruta-arbolak (kokondoak, bananondoak, mangoak, papaiak, ananak, pomeloak, laranjondoak eta limoiondoak) eta loreak (bugainbileak, erramuak, tiareak, hibiskoak, jazminak eta arrosak). Intsektuen artean eltxoak, euliak, beltxargak, erleak, pozoigabeko eskorpioi ez pozoitsuak eta pikada desatsegineko "nono" ospetsuak daude.

Aztarna arkeologikoen arabera, lehenengo giza-kokalekuak K.a. 150. urte ingurukoak dira. XII. eta XIII. mendeen artean harrizko eraikin ugari eraiki ziren: tenpluak (meʻae), etxoletarako oinarri bezala plataformak (Papaʻepaʻe), eta Pazko uharteko moaiekin lotutako estatua antropomorfoak (tiki). Uhartearen orografiaren ondorioz, haran isolatuak eta soilik itsasoz komunikatuak zituena, gerra tribal asko gertatzen ziren, eta biztanleak gerlari eta kanibal beldurtiak ziren. Tradizionalki, gizonek gorputza erabat tatuatzen zuten, aurpegia barne, itxura are basatiagoa emanez.

Joseph Ingraham estatubatuarra uhartea aurkitu zuen lehen nabigatzailea izan zen, 1791ko apirilean, eta Federal izena eman zion. Frantziarrek aurkikuntza aldarrikatu zuten Etienne Marchand urte bereko uztailean iritsi zelako, eta Baux deitu zioten, Pazifikoko lehen espedizio komertzialaren armadorearen izena hain zuzen ere. Ingelesek Richard Hergesten aurkikuntza egiaztatu zuten, hurrengo urtean Henry Martin bezala bataiatu zuena. Taiohaeko arradaren babes bikainak, jarraian, itsasontzi komertzial, baleazale eta abenturazale ugari bisitatzea eragin zuen.

1804an Krusenstern errusiarrak uhartearen eta bertako biztanleen lehen deskribapena egin zuen. Bertan Robarts ingelesa eta Cabry frantsesa aurkitu zituen, sei urte lehenago baleontzi bat hondoratzean uhartean geratu zirenak. Sakrifikatzeko zorian zeudela salbatu egin ziren, buruzagiaren alabak hala eskatuta, indigena frantziarrarekin ezkondu zen. Honek etsaitu egin zituen, eta, bakea lortzeko, Krusenternek frantziarra Europara itzuliko du, non bere tatuajeak zirkuetan erakutsi zituen.

1813an, bigarren anglo-amerikar gerraren garaian, David Porter estatubatuarrak bere operazio basea Nuku Hivan ezarri zuen, kortsarioko gerra itsasontzi ingelesei eginez.[3] Wilson ingelesaren laguntzarekin, Madison gotorlekua eraiki zuen, James Madison presidente estatubatuarra ohoratuz.

1842an, Jules Dumont d'Urvillek Frantziaren izenean hartu zuen uhartea.[4] Ekitaldiaren ikusle nabarmen bat izan zuen: Herman Melville estatubatuarra hain zuzen ere, jarraian bere baleontzitik desertatu eta Taipivain ezkutatu zena. Bizitza paradisu batean, baina aldi berean kanibal batzuen preso, deskribatu zuen gero Typee bere eleberrian, Hego Itsasoetako literaturaren genero erromantikoari hasiera emanez.[5]

Populazioa nabarmen murriztu zen inportatutako gaixotasunen ondorioz, hala nola baztangaren, txinatarrek sartutako opioaren kontsumoaren eta alkoholaren ondorioz. 1842an bizi ziren 12.000 biztanletik, 1934an 635 baino ez ziren geratzen.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Frantsesez) R. Brousse, H.G. Barsczus, H. Bellon, J.M. Cantagrel, C. Diraison, H. Guillou, C. Léotot. (1990). «Les Marquises (Polynésie française) : volcanologie, géochronologie, discussion d'un modèle de point chaud» (pdf) Bulletin de la Société Géologique de France (Institut de recherche pour le développement (IRD)) 6 (6): 933-949..
  2. (Frantsesez) Décret n°72-407 du 17 mai 1972 portant création de communes dans le territoire de la Polynésie française, Légifrance
  3. (Ingelesez) War of 1812: Commodore David Porter and the Essex in the South Pacific. .
  4. Boot, Max. (2003). The Savage Wars of Peace: Small Wars and the Rise of American Power. New York: Basic Books, 31-37 or. ISBN 046500721X..
  5. Jaworski, Philippe. (1996). Herman Melville, Taïpi, Omou, Mardi. in: Bibliothèque de la Pléiade. éditions Gallimard, 1203-1238 or. ISBN 2-07-010681-0..

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Geografia
Polinesia Frantsesa
Artikulu hau Polinesia Frantseseko geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.