Orrazi
Orrazia zurezko, hezurrezko, bolizko, eta abarrezko tresna da, hortz mehe eta sarriez osatua, ilea bereizteko eta apaintzeko erabiltzen dena[1].
Lehen kareizkoak baziren ere, dortoka horren ehiza galarazi zutenean plastikozkoak edo zurezkoak egiteari ekin zioten. Funtsean hiru mota ezberdinak daude:
- Hortz zabaleko orraziak, ile asko dituzten adatsak orrazteko erabiltzen dutenak.
- Hortz meharreko orraziak, ile bustita orrazteko erabiltzen dutenak.
- Orrazi mistoak, hortz mehe eta zabalak dituztenak.
Musika tresna moduan ere erabiltzen dute. Arkeologoek topaturiko tresnarik zaharrenetariko bat da,[2] duela 5000 urteko persiar aztarnategian topatuak ere izan direnak.
Mitologian eta herri kondairetan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Orrazia hainbat mitologiatan agertzen den objektua da, hala nola euskal kondairatan Mari[3] eta laminen kontakizunetan,[4] Irlandako folkloreko Banshee andrearen elezaharretan, eta errusiar Rusalkarekin lotuta.[5] Europako arte erromanikoan, emakumezko irudiak orrazi eta ispiluarekin ager daitezke, eta ikerlarien ustez, lizunkeria irudikatzen dute.[6]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa. Orrazi. .
- ↑ Intarch.ac.uk. (2011-09-23). Internet Archaeol. 30. Ashby. An Atlas of Medieval Combs from Northern Europe. Summary. .
- ↑ «Euskal Elezaharrak - MARI» elezaharrak.amaroa.com (Noiz kontsultatua: 2024-11-29).
- ↑ «Euskal Elezaharrak - LAMIA» elezaharrak.amaroa.com (Noiz kontsultatua: 2024-11-29).
- ↑ (Ingelesez) Mikhailova, Tatyana. (2010-10-07). «Irish Banshee and Russian Rusalka: The Comb Motif» Studia Celto-Slavica III. Celts and Slavs in Central and Southeastern Europe.
- ↑ [http://www.circulo-romanico.com/index.php?menu_id=&page_id=1331&jera_id=1672 «Romanico | Iglesias romanicas | Arte romanico en Espa�a»] www.circulo-romanico.com (Noiz kontsultatua: 2024-11-29).